NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Liburu aurkezpena

Esteban Urkiaga Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia

Jon Kortazarrekin solasean

  • Urriak 01 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Euskara

Jon Kortazar idazleak azken urteotan Lauaxetari buruz idatzi dituen artikuluak bildu ditu liburu honetan eta Harkaitz Canok lagunduta, elkarrekin aurkeztuko dute museoan. Artikulu batzuk aurrez argitaratuak izan dira toki eta hizkuntza desberdinetan; beste batzuk, aldiz, orain arte ez dute argia eta plaza ikusi.

Kortazarrek berak hala azaltzen ditu liburuaren bi zatiak: " Lehen ataleko hiru kapituluetan landu ditut izenburuan diren hiru gai nagusiak: Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen saiatu naiz. Jesus Guridiren zarzuelarekin eta Ortega y Gasseten eta Unamunoren pentsamenduarekin erkatu da euskal poetaren emaitza. Bigarren atalean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu dut "santu kulturalen" teoriari jarraikiz. Horrela bere bizitzaren irudia, Mungiako Udalak 2005ean eginiko omenaldia eta bere liburuek kaleetan duten agerpena aztertu ditut, gaur egun poetak gizartean duen itzala marrazteko asmoz. Liburua Lauaxetaren irudi ezezagunekin eta garaiko argazkiekin horniturik dago".

Antolatzen du:
Laguntzen du:

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: