NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Nabarmendutako obra

Tête eskulturarako modeloa

Joan Miró

  • Maiatzak 27 - Urriak 19 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Prezioa: 10 € / 4 € / 0 € EUR
  • Sarrerak

María Bolaños, arte historialaria:

"Hona hemen Miró ezezagun eta bakana, salbuespenez gordetakoa. Igeltsuan egindako lan bat da, eta sormen-prozesuaren bitarteko fase bati dagokio, lan erabat behin-behinekoa eta ezinbestean suntsitua edo ahaztua izateko sortutakoa. Eredu horretatik abiatuta, obraren handiagotze bat agindu zuen egileak, behin betiko obra brontzean moldatzeko baliagarria izango zena, 1978. urtean.

Inspirazio mirotarraren barrena erakusten digu eskaiola honek: artistak eguneroko gauzengatik zuen amodio «frantziskanoa», goxoki baten bilgarriarekikoa, esate baterako. Bere irudimen asoziatiboaren indarraren bultzadaz, jatorrizko papertxo hori metamorfizatzen du arian-arian artistak, azkenean, paperaren tortsioei eta errotuladorearekin gehitutako trazu gutxi batzuei esker, gizaki itxura hartzen duen arte. Baina gizaki forma kezkagarri bat da emaitza, «munstro bizidun» bat, totem bat, isekaren eta izu-ikararen nahasketa bat, igeltsuaren zuritasunak bitxikeriaz tindatzen duena".

San Telmo Museoaren Nabarmendutako obra programako obra, museoko arte historikoaren aretoan dago ikusgai.


baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: