NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Atzokoak gaur: Herri musikaren artisauak

  • Apirilak 11 - Ekainak 29 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Laborategia

Aurten, Atzokoak gaur programaren protagonistak euskal soinu-tresna tradizionalen egileak izango dira. Erakusketak ofizioa ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak erakutsiko ditu, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere.

Musika-tresna ezberdinetan eta horien egileetan jarriko du fokua programak: txistua, xirula, alboka, dultzaina, txalaparta eta perkusio instrumentuak.

Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak programa 2018an hasi zen hainbat lanbide ezagutzen eta zabaltzen laguntzeko: teknikak eta lan egiteko moduak, erabilgarritasuna, lotutako ohiturak, horiek garatu zituzten pertsonak... Erakusketa iraunkorrarekin lotura izaten du beti.

Apirilaren 11-27 artean, klaustroan

Laborategiko erakusketaz gain, Aste Santuko oporraldian, apirilaren 11tik 27ra, klaustroan erakusketaren lagin bat egongo da baita artisau hauen tailer baten errepresentazio bat ere, hainbat lanabes eta piezarekin. Hain zuzen, bertan artisauek erakustaldiak egingo dituzte. Klaustroko eskaintza ikusteko, museoko sarrera orokorrarekin.

Antolatzen du:
Laguntzen du:

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: