NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Hitzaldia

Néstor: un pintor simbolista

Daniel Montesdeoca

  • Otsailak 05 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Nabarmendutako obra programan ikusgai dagoen lanarekin lotutako hitzalida: Izenbururik gabe (1922), Néstor Martín Fernández de la Torre.

Nestor Martín-Fernández de la Torre (Las Palmas de Gran Canaria, 1887-1938) margolari kanariarraren nortasun poliedrikoak Espainiako kulturaren Zilarrezko Aroko pertsonaiarik interesgarri eta kosmopolitenetako batera garamatza. Bere obran murgilduz, ñabarduretan eta kode sekretuetan aberatsa den alegatu literarioan oinarritutako plastikaren nondik norakoak azalduko ditu Montesdeocak. Néstor aurkitzea, grimorio gisa, androginiak, kabala juduak, numerologiak, mitoak, alkimiak edo masoneriak kosmos berezi bat irudikatzeko eskua ematen dioten estetika batean murgiltzea da.

Lorca, Dalí, Alberti, Rubén Dario, Valle Inclán edo Juan Ramón Jiménezen laguna izan zen, eta haren katalogoa ez da mihisera mugatzen, eszenografo eta figurinista bikaina izan baitzen; gainera, ehunen, bitxien, altzarien eta ilustratzaileen diseinatzailea ere izan zen.

Néstorrez hitz egiteak Argentinarra, Antonia Merce (La Argentina), Conchita Supervia, Kapurthalako maharaniarra (Anita Delgado), Falla edo Gustavo Duran gogoratzea ekarriko du... Era berean, Kursaal Kasinoaren bidez Donostiarekin izan zuen harremana ere ekarriko du hizlariak baita Getariako Elkanoren monumenturako proiektua ere.

Daniel Montesdeoca, Kanaria Handiko Las Palmaseko Nestor Museoko zuzendari-gerentea da.

Oharra

Hitzaldia streaming bidez eskainiko da

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: