Argazki-liburuak
Hizkuntza: Gaztelania
Azaroaren 11ko oharra:
Hitzaldi hau dataz aldatu dugu Valentziako DANA dela-eta, artista hor bizi baita. Azaroaren 30etik abenduaren 14ra pasa da.
Los tamarindos de La Concha proiektuak Ricardo Casesek Donostian egindako bost argazki serie biltzen ditu, Kutxa Fundazioak 2024an proposatutako egoitza artistiko batetik abiatuta.
Saio honetan Casesek Los tamarindos de La Concha argazki-liburua aurkeztuko du, 2024ko azaroaren 29tik 2025eko martxoaren 2ra Kutxa Kultur Artegunean egongo den izen bereko erakusketaren harira argitaratutakoa.
Fanzine hauek kanpoko hiri-ingurune batean egunero egindako esplorazio fotografikoan hartutako irudiak jasotzen dituzte, berehala editatu eta argitaratuak. Entsegu labur gisa, argazkiek Casesek hirian ustekabean aurkitzen dituen estimuluen erreakzio emozionala islatzen dute, eta horien bidez konposizio-planteamendu berriak aztertzen ditu, paisaian bizi direnen izaera eta nortasuna definitzeko sinboloak proposatzeari utzi gabe.
San Telmo Museoaren eta GCBC argazki-liburu bildumaren lotutako hitzaldi ziklo honetan argazkilari destakatuek beren lanak aurkeztu edo argazki-liburuari buruzko euren begiradak partekatzen dituzte.
Era berean, jarduera hau Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma erakusketarekin lotuta dago.
Antolatzen du: Laguntzen du:WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: