Musika Garaikidearen XV Zirkuitua
Chillidaren urteurrena dela eta, Musikenek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, eskultoreari omenaldia egin nahi izan dio. Zentroan konposizioa ikasten ari diren ikasleek artistan oinarritutako obrak konposatu dituzte, eta emanaldi honetan pieza horietako sei berrestreinatuko dira hainbat interpreteren eskutik.
Proiektu hau orain dela 10 urte jaio zen Musikagileak eta San Telmo Museoaren arteko 13 urtetik gorako lankidetzari esker, euskal ondare artistiko aberatsa musika garaikidearen bidez berrinterpretatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan, Musikeneko konposizio gelako ikasleek Eduardo Chillida eskultorearen irudian inspiratutako lanak aurkeztuko dituzte zentroko interpretazio ikasleen eskutik, haren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, musikaren eta artistaren ondarearen arteko elkarrizketa paregabea sortuz.
Kontzertua baino lehenago, 18:30ean, kontzertua aurkezteko mahai-ingurua egongo da Musi+meet topaketen egitarauan.
P. IGLESIAS-SIGLER
Buscando la luz
Eskultura: Buscando la luz
Interpreteak: Garazi Navas (akordeoia); Maria Slashcheva (biolontxeloa)
N. VICENTE
Lotura XXXII
Eskultura: Lotura XXXII
Interpreteak: Elena Álvarez (flauta); Ibón Asua (akordeoia)
M. MERCERO
Artean
Escultura: Lugar de encuentros IV
Interpreteak: Ander Bruschi Iriarte (biolina); Garazi Navas (akordeoia)
N. LÓPEZ
Adverbios de lugar
Escultura: Homenaje a Fleming
Interpreteak: Pablo Mira Rico, Juan Pérez (saxofoi altua eta sopranoa)
B. HESCHMEYER
Estela a Rafael Ruiz Balerdi
Escultura: Estela a Rafa Balerdi
Interpretea: Ariadna Redondo Sinisterra (tronpa)
M. JAMARDO
Alborada
Escultura: El peine del viento
Interpreteak: Elena Álvarez (flauta); Rocío Fernández (klarinetea); Marcela Galindo (fagota)
Antolatzen du:
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: