NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Bilduma baten loturak

Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa

  • Urriak 04 - Urtarrilak 26 | Asteartetik igandera: 10:00 - 19:00 (urriaren 27ra arte, 10:00-20:00)
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Prezioa: 10 / 4 / 0 € EUR
  • Sarrerak

Néstor Basterretxearen (1924-2014) jaiotzaren mendeurrena dela eta, San Telmo Museoak erakusketa programatuko du, Miren Vadillok komisariatua. Erakusketa euskal artistaren unibertso sortzailetik abiatzen da museoaren bilduma iraunkorrari lotutako begirada baten bidez.

Euskal sortzaileak euskal kulturaren inguruan egin zituen etengabeko erreferentziek eta azterketek bere lan esanguratsuenetako batzuen eta ideia jakin batzuen arteko elkarrizketa zintzoa ezartzea ahalbidetzen dute. Ideia horiek Euskal Herriaren historia eta tradizioa zeharkatzen duten objektuen eta espazioen inguruan azaleratzen dira, museoan bilduta.

Sortzaile bermeotarrari omenaldi bat eskaini edo bere ibilbide luze eta polifazetikoan zehar ibilbide bat ezarri baino, bere sormen lanaren eta museoaren ondarearen artean dauden loturak azpimarratu nahi dira. Lotura horiek Basterretxeak bere lan estetikoa antzinako euskal kulturarekin identifikatzeko interesean oinarritzen dira, lengoaia garaikide eta moderno baten bidez.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: