Bisita gidatuak
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta aurten Museoak hezkuntzarako eta ikerketarako lanean leloa du.
Hilaren18an eta 19an museorako sarrera doan izango da eta ekintza bereziak antolatu ditu San Telmok.
Ariketa sortzaileak proposatuko dira elizako hainbat txokotan egun osoan zehar (10:00-20:00), bai hilaren 18an bai 19an, museoek hezkuntzan eta ikerketan duten papera ezagutzera emateko eta horren inguruko hausnarketa eragiteko.
Helburua da museoa sakonki ezagutzea eta bisitarien begirada, interpretazioak, iritziak... ezagutzea museoak hiritarren eskura jarritako baliabideekin (marrazkiak, irudiak, hausnarketak...), hala era librean edo J.R. Amondarain artistak eskainiko dituen sormen tailerretan.
J.R. Amondarainekin tailer libreak (maiatzak 18)
11:30-13:30 + 17:30-19:30
Izen-ematerik gabe
Egunean zehar bisitariek egindako proposamenekin sormen lan kolektiboa egingo da, gizartearen eta museoaren arteko begirada partekatua ahalbidetuz.
Museoa, Zatoz Zugana
17:00 (eus) + 18:00 (cas)
Arte bilduma historikoaren aretoa
12:00 (cas) + 13:00 (eus)
100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea
17:30 (cas) + 18:30 (eus)
Oharra
Bisita gidaturako taldea beteta baldin badago, gomendatzen da aurrerago berriz kontsultatzea, izan ere, azken unera arte lekuak libratu daitezke norbaitek izen-ematea bertan behera uzten badu.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: