NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sator Txikia

Haurrentzako zine emanaldia

  • Abenduak 09 | 17:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Sator txikia ("satorra" txekieraz) Zdenek Milerrek 1956an sortutako txekiar animazioko pertsonaia mitikoa da, munduari bira eman diona. Bere jakin-minak eta pikardiak abentura dibertigarri eta maitagarriak bizitzera eramaten dute, eta txikienak gozaraziko dituzte.

Saio honetan, marrazki sail klasiko honetako film labur batzuk eskainiko dira: Sator Txikia eta telebista, Sator txikia eta irratia, Sator Txikia eta automobila, Sator Txikia eta telefonoa, Sator Txikia eta musika, Sator Txikia pintore, Sator Txikia argazkilari eta Sator txikiaren Gabonak.

Balio positiboz betetako ekoizpen historikoa da, adiskidetasuna, ekologismoa, sormena edo desberdintasunarekiko errespetua lantzen dituena. Filmek ez dute hitzik.

Adina: + 4 urte

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: