Barne Begiradak
Hizkuntza: Gaztelania
Merkataritza hiri-paisaiaren parte da eta gizartearen bizimodua islatzen du. Bere ondare-balioaz jabetuta, San Telmo Museoan urteak daramatzagu belaunaldi-erreleborik izan ez zuten Donostiako saltoki historikoen objektuak eta testigantzak biltzen.
Topaketa honetan San Telmo Museoak azken urteotan bildutako historiadun saltokien testigantzak aurkeztuko ditu (horietako batzuren laburpenak youtubera igo ditu museoak). Era berean, familia-merkataritzak duen garrantzi ekonomiko eta sozialari buruz hausnartuko dute hizlariek, jarraipen zailtasunak eta gizartearen aldaketara egokitzeko erronka ahaztu gabe.
Jarduera hau Ondarearen Europako Jardunaldien programazioan dago.
Hizlariak:
Lola Horcajo / Historialaria, irakaslea eta dibulgatzailea. Donostiako saltokiei buruzko hainbat liburu idatzi ditu.
Cristina Aragón Amonarriz / Enpresen ekonomian eta zuzendaritzan doktorea Deustuko Unibertsitatean. DBSko Familia Enpresaren Katedraren arduraduna
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.
San Telmo Museoa
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: