Hizkuntza: Elebidun
Ekitaldi honetan HAU Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren sari banaketa egingo da eta ondoren, erakusketa zabalduko da.
Aurten diseinu lehiaketan parte hartu dutenek sehaska berrinterpretatu behar izan dute objektua egungo beharretara egokituz diseinu garaikidearen begiradatik. Proiektu irabazlearekin batera, epai-mahaiak hautatutako zortzi proposamen aipagarrienak museoaren gastro-kultura gunean zabalduko den erakusketan ikusi ahal izango dira. Irailaren amaiera arte egongo da zabalik erakusketa.
Epai-mahaia lehiaketaren antolatzaile diren erakunde eta enpresetako ordezkariek osatu dute.
Aurkezlea: Xabier Zirikiain, Loreak Mendianeko sortzailea.
Antolatzen du:Bitamine Faktoria, San Telmo Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, Muebles Lufe, Eide Basque Design
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: