Museoen Nazioarteko Eguna | Dantza emanaldiak
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko museoak hilaren 18tik 22ra egitarau berezia eskainiko du. Musikak, bisita bereziek eta dantza saioek osatuko dute programa hau, museoaz modu berezian gozatzeko aukera emanez.
Kasu honetan, maitzaren 21ean, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren eskutik, dantza emanaldiak eskainiko dira.
Museoen Nazioarteko Egunak, ICOMek International Council Of Museums 1977an sortua, aurten, hiru ikuspegitik museoek gizarteetan aldaketa baikorrak egiteko daukaten gaitasuna aztertzea du helburu: jasangarritasuna lortzeko ahalmena, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren berrikuntzarena eta hezkuntzaren bidez komunitatea eraikitzearena. Proiektuari buruzko informazio guztia ICOMen webgunean dute eskuragai imd.icom. museum baita munduan ospakizun honetan parte hartzen dugun museo guztion mapa bat ere. Halaber, maiatzaren 18, 21 eta 22 San Telmo Museorako sarrera doan izango da.
Antolatzailea: San Telmo Museoa eta Donostiako Musika eta Dantza Eskola
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: