Museoen Nazioarteko Eguna | Kantu errezitala
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko museoak hilaren 18tik 22ra egitarau berezia eskainiko du. Musikak, bisita bereziek eta dantza saioek osatuko dute programa hau, museoaz modu berezian gozatzeko aukera emanez.
Kasu honetan, maitzaren 18an kantu errezitala eskainiko dugu Francisco Escudero Kontserbatorioaren eskutik: Natura zarzuela pasarteetan
"Zarzuelan asko dira naturari eskeinitako uneak, gure existentzian inguratzen gaituen zein bidelagun den horri. Hori dela eta, ez da harritzekoa naturan oinarritutako musika pieza ugari aurkitzea, musika idatzian gizakiaren bizipenak kontatuz, paisaien deskribapenak eginez, bizitzeko moduak azalduz... Orotara, gizakiak ingurunearekin harremantzeko dituen bideak eta honek gizakiarengan duen eragina. Errezitaldiak kantu lirikoaren bitartez zarzuelan idatzitako une horien pintzelada bat erakusten du, bakarkako eta taldekako uneekin eta aukeratutako pieza bakoitzera hurbiltzen lagunduko digun eszenografia eta antzerkiarekin. Hori guztia, pianoaren konpainiaz".
Museoen Nazioarteko Egunak, ICOMek International Council Of Museums 1977an sortua, aurten, hiru ikuspegitik museoek gizarteetan aldaketa baikorrak egiteko daukaten gaitasuna aztertzea du helburu: jasangarritasuna lortzeko ahalmena, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren berrikuntzarena eta hezkuntzaren bidez komunitatea eraikitzearena. Proiektuari buruzko informazio guztia ICOMen webgunean dute eskuragai imd.icom. museum baita munduan ospakizun honetan parte hartzen dugun museo guztion mapa bat ere. Halaber, maiatzaren 18, 21 eta 22 San Telmo Museorako sarrera doan izango da.
Antolatzailea: San Telmo Museoa eta Francisco Escudero Kontserbatorioa
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: