Gure gizartearen erronkak | Mahai ingurua
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Parte-hartzaileak:
COVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: sei milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena.
Eta horretarako, San Telmo Museoak Erronkak egitasmoaren bitartez, eta Jakiundek, Akademiak diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko dituzte. Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta– ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun hiru saioetan.
Antolatzailea: Jakiunde eta San Telmo Museoa
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: