European dialogues zikloa: Europa gatazkan
Hizkuntza: Gaztelania
Ukrainaren inbasioak nazioartearen gaitzespen orokorra jaso du mendebaldean, baina salbuespen handiak daude beste latitude batzuetan. Txina edo India bezalako herrialdeek, eta hego hemisferioko beste zenbaitek, errusiarren inbasioa gaitzestea saihestu dute. Gatazkan zuzenean inplikatuta dauden herrialdeen inguruan sortzen ari diren aliantza esplizitu edo isilpekoei esker, egungo eta etorkizuneko eragin-orekak eta gaitasunak aldatzen ari dira.
Lehian dauden lurraldeak baino askoz gehiago dago jokoan: mundua birkonfiguratzen ari da, eta bereziki Europan du eragina. Horregatik, "European Dialogues" zikloaren 2023ko edizioaren bigarren saio honetan, adituen eskutik, aldaketa horren gako geopolitikoak eta aurre egin beharreko agertoki desberdinak ezagutuko ditugu.
Hizlariak:
Jorge Tamames, Real Instituto Elcanoko ikertzailea
Alicia Chicharro, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Moderatzailea: Juanjo Alvarez, Globernance
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez emango da
San Telmo Museoa, Globernance
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: