NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Liburu aurkezpena

Pasos hacia una nueva vejez, Javier Yanguas

  • Azaroak 25 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Pasos hacia una nueva vejez. Los grandes retos sociales y emocionales de la madurez.

Idazlea: Javier Yanguas
Mod.: Martín Massó, Lourdes Pérez

Liburu honetan Yanguasek zahartzaroak planteatzen dituen erronkei buruzko hausnarketa jasotzen du, ikuspuntu psikologikotik, emozionaletik eta sozialetik.

"Zahartzaroa da gure gizarteak duen erronkarik handienetako bat. Gero eta urte gehiago bizi gara eta seme-alaba gutxiago ditugu. Aldaketa demografiko horrek eta gure bizimoduaren eta bizikidetza-moduen eraldaketak areagotu egin dute belaunaldien arteko aldea, isolamendua eta bakardadea, heldutasuna ezagutzen genuenaren oso bestelakoa den garai batean. Dagoeneko ez dago zahartzaro bakar bat, baizik eta etapa bat baino gehiago, eta horrek zahartzea ulertzeko modu berri bat dakar berekin. Zainketan oinarritutako gizatalde bat eraikitzea helburu erabakigarria eta beharrezkoa izango da erronka handi honi aurre egiteko".

Javier Yanguas (Donostia, 1963) gerontologoa da eta Psikologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Egogain Zentro Gerontologikoan lan egin zuen, eta Matia Fundazioan eta Matia Institutuan ikertzaile eta zuzendari izan da. International Association of Gerontology and Geriatrics erakundeko Gizarte Zientzien eta Portaeraren Europako Saileko presidentea izan zen. Espainian eta atzerrian aritu da irakaskuntzan, eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du.


Antolatzailea: Diario Vasco
Laguntzailea: San Telmo Museoa

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: