NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Miguel Artola historialariari omenaldia

  • Azaroak 19 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Miguel Artola historialari handi eta sarituari eskainitako omenaldia. Egunak hainbat ekitaldi izango ditu:

12:00 Donostiako Udaletxeaa

12:00etan omenaldia egingo da Donostiako Udaletxean, Eneko Goia jauna, gure alkatea,  Miguel Artola Blanco historialaria eta Artolaren biloba, Mikel Urquijo, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko zuzendaria, eta, azkenik, Fernando Bayón, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Saileko ordezkaria Artolari buruz arituko dira. Arratsaldean, topaketak San Telmo Museoan jarraituko du.

Sarrera: Libre edukiera bete arte. Udalbatza-aretoan.

19:00 San Telmo Museoa

Miguel Artolaren lagunek eta lankideek osatutako mahai-ingurua. Artolak beraientzat eta Espainiako historiografia garaikidearentzat izan zuen garrantziaz hitz egiteko.

  • Luis Castellsek Artolak Donostiarekin duen loturaz hitz egingo du. Castells Historia Garaikideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Pablo Fernández Albaladejok Espainia modernoaren jatorri garaikideak komentatuko ditu. Férnandez, Miguel Artolaren historialaria eta ikaslea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historia Modernoko katedraduna da. 
  • Maria Victoria López Cordonek historialari lanbideari buruz hitz egingo du. López Cordón historialari aditua da aro moderno eta garaikidean, eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Ohorezko Irakasle Katedraduna da. 
  • Antonio Elorzak historialariaren irudimenari buruz hitz egingo du. Historialaria da eta Zientzia Politikoetan katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 
  • Moderatzailea: Ricardo Artola, historialaria eta Miguel Artolaren semea.

Organiza: Donostiako Udala
Colabora: STM

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: