Hizkuntza: Euskara
Adina: + 5 urte
Rebeka Elizegi artistaren eskutik, tailer honetan, museoa collagearen bidez ezagutuko dugu. Eskulana, ezagutza artistikoa eta talde-lana garatuko ditugu, SanTelmoko bilduman oinarritutako materialekin collageak sortuz. Museoko zati baten bisita labur baten ondoren, Nicolás Lekuonaren pausoak jarraituz, bereziki tailer honetarako prestatutako materialekin egingo dugu collage artelana, eta beraien bitartez San Telmo Museoko zenbait obra ezagutuko ditugu.
Rebeka Elizegik, collage lana, jarduera artistiko eta adierazpen pertsonal moduan lantzen du. Formatu txiki eta handiak lantzen ditu, baina beti eskuz egindako collage teknika klasikoa erabiliz. Bere lanaren ardatz nagusia emakumearen inguruan kokatzen den arren, generoaren aniztasuna eta gizarte-gai ezberdinak ere lantzen ditu; hizkuntza surrealistarekin beti ere, ikuslearen begiradari askatasun osoa emanez. Bere lana, Berlin, Los Angeles, Bartzelona, Donostia, Varsovia edota Madrilgo galeria eta museotan erakusgai izan da. Erakusketak egiteaz gain, bere collageak liburuen azaletan, diskotan, karteletan eta ehungintza aplikazio edo dekorazio proiektuetan ere erabili izan dira.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: