NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Familientzako tailerra

Gorputz korapiloak

Hizkuntza: Euskaraz

San Telmoko familia tailer klasikoetako bat da hau. Museoa eta bere obrak bisitatzeko beste modu bat da, bisita esperientzia honetan, eskuetara dauden objektu eta irudiak gurera ekarriko ditugu, eskuetara eta gorputz osora, Signodantzaren bitartez. Entzuteari utziko diogu, hitz egiteari ere bai eta gure keinu eta adierazpenek bere tokia hartuko dute. Oharkabean gure gorputzaren jarrerez jabetuko gara.

Tailerra Rakel Rodríguez Ruiz diziplina anitzeko artistak emango du. Rakel artea eta inklusioa lantzen dituen Arymux erakundearen zuzendaria da. Pedagogoa, aktorea, koreografoa eta dantza eta antzerki-irakaslea da. Mundu mailako arte inklusibo eta eskuragarrian erreferentea da, kausa sozial ugaritan konprometitutako aktibista eta Signodantza diziplina artistikoaren sortzailea baita. SignoDanza komunikazioa eta sorkuntza artistikoa erdibana integratzen dituen adierazpidea da, dantza estilo ezberdinak zeinu hizkuntzekin uztartzen dituena. Emozioak konektatzeko eta Emozioak konektatzeko eta aniztasuna lantzeko modu bat ere bada.

Adina: 6-12 urte

Hizkuntza: gazteleraz, euskaraz eta zeinuen hizkuntzan.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako jarduera.


Oharra: Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5 euroan familia bakoitzeko. Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: