90 berriak
Hizkuntza: Frantsesa
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Harresiak hautsi. 1990eko hamarkadako artearen gaiak eta ereduak hitzaldia.
Hamarkada Berlingo harresia erori zenean hasten da: globalizazioa izan zen gakoa. Eta asmakizun berri bat doa mugimendu honekin: internet. 90eko hamarkadako artea, fin de siècle sentimendurik ez duena, adimen interaktiboan zentratu zen.
Nicolas Bourriaud Radicants-en sortzailea da, Paristik lan egiten duen komisario-kooperatiba bat. Montpellier Contemporaineko (2016-2021) eta Parisko Beaux-Artseko (2011-2015) zuzendaria izan da, eta Palais de Tokyoko zuzendari sortzailekidea (1999-2006). Londresko Tate Britain-en Gulbenkian-en komisarioa izan zen (2007-2010) eta, besteak beste, baita ere Istanbuleko biurtekoarena (2019) eta Taipeiko Biurtekoarena (2014). Bere azken erakusketa, Planet B. Climate change and the new sublime Veneziako Biurtekoan egin zen 2022an. Bere azken liburua, Inclusiones, Adriana Hidalgo editorean itzuli da, eta baita Estética Relacional (1998) edo La Exforma (2015) ere.
Ikusi 90 berriak erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: