NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museoen Nazioarteko Eguna; harpa kontzertua

Miniaturak, Francesca di Nicola

Francesca di Nicola

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da. San Telmo Museorako sarrera doakoa izan ohi da egun honetan (10:00etatik 20:00etara).

19:00etan Francesca di Nicolak harpa kontzertua eskainiko du elizan.

Francesca di Nicolak berak, 2020ko martxoan, pandemiaren konfinamendu betean, konposatutako harpa bakarrerako 27 musika pieza txikiren bilduma eskainiko du. Miniaturak izenburuak laburtasunari egiten dio erreferentzia, baina baita 27 piezetako bakoitzaren berezitasunari ere: bakoitza mundu txiki bat da. Emozioa, hausnarketa, haurtzaroko oroitzapena edo bere iraganaren edo Euskal Herriko orainaren leku enblematiko bat oinarri duen istorio pertsonal bat kontatzen du. Musika-miniatura guztietan, izendatzaile komuna fluxua eta denboraren igarotzea da, konfinamenduan gelditua zirudiena.

Emanaldirako sarrerak doakoak dira, baina aurrez lekua erreserbatu behar da. Museoak 15 egun lehenago zabalduko du erreserba egiteko epea.

San Telmok maiatzaren 22-23ko asteburuan jarraituko du ospakizunekin.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: