2026(e)ko Ekainak 05 - 2026(e)ko Azaroak 01
Lan hau artistak 70eko hamarkadaren amaieran hasitako serierik esanguratsuenetako baten parte da: zenbaki lehenak.
Artistak gai honekiko interesa amets batean kokatzen du, eta bertan artista bera igerian zebilen zenbaki-itsaso amaigabe batean, guztiak urdinak. Zenbaki horiek zenbaki lehenak zirela konturatu zen, eta bere sorkuntzetan txertatzen hasi zen. Ordutik, Ferrerrek zifra horiek hainbat antolaketa geometrikotan banatzen ditu, eta kolore-hari edo -lerroekin lotzen ditu, falta diren zenbakiak nabarmenduz. Hariaren erabilerak, sormen-prozesuan akatsak zuzentzea errazteko ez ezik, obrari bolumena emateko asmo plastikoa ere badu.
Esther Ferrerrek (Donostia, 1937) 60ko hamarkadaren erdialdetik lan egin du praktika artistiko esperimentaletan, banaka edo taldean (ZAJ taldea). 1963an Adierazpen Libreko lehen Tailerra sortu zuen José Antonio Sistiagarekin batera, eta 70eko hamarkadaren hasieran, Parisen ezarri zuen bere egoitza eta sorkuntza-gunea. Bere ekoizpen artistikoa zabala da (marrazkiak, argazkiak, instalazioak), baina, batez ere, ezaguna da arte performatiboaren erreferente izateagatik, giza gorputza protagonista den arte-adierazpena.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: