2025(e)ko Azaroak 14 - 2026(e)ko Maiatzak 10
Mauméjean Anaiak frantziar enpresak Donostiako Novelty Caféan jartzeko egindako beiratea.
Novelty Caféa 1900. urte inguruan inauguratutako kafe-gozotegi dotorea izan zen. Boulevard zumardiko 15. zenbakian zegoen, Echeverria familiaren jabetzako eraikin batean. Kafe, gozotegi eta te areto gisa jaio zen, eta oso establezimendu berritzailea izan zen. Novelty zabalik egon zen 1917. urtera arte, eta itxi ondoren Trust bitxidenda ireki zuten lokal berean, beiratea mantenduz.
Mauméjean etxea garai horretako beirate enpresa nagusienetakoa zen. 1860an sortu zen Pauen, eta hasieratik nabarmendu zen eliza eta oratorioetarako beirateen manufakturan. Baionako Katedraleko eta Biarritzeko udaletxeko beirateak egin zituen, besteak beste. 1907-1909 artean Donostian ireki zuen sukurtsala Pedro Egaña kaleko 8. zenbakian, eta bertan egin zituen garai hartako enkargu gehienak.
Bere garaiko merkataritza eta denden estetika eta dekorazioaren erakusle argia den beirate hau osatzen duten sei zatiak aurkezten ditugu.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: