NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Tête eskulturarako modeloa

  • Egilea: Joan Miró
  • Urtea: ca. 1978
  • Teknika: Igeltsuzko modeloa, errotulagailuz egindako grafismoekin
  • Neurriak: 111 x 67 x 25 cm
  • Mailegua: Bilduma partikularra

2025(e)ko Maiatzak 27 - 2025(e)ko Urriak 19

«Eskulturan sortuko dut egiaz fantasmagorikoa den mundu bat, munstro bizidunena». J. Miró, Lan oharrak, 1941

Hona hemen Miró ezezagun eta bakana, salbuespenez gordetakoa. Igeltsuan egindako lan bat da, eta sormen-prozesuaren bitarteko fase bati dagokio, lan erabat behin-behinekoa eta ezinbestean suntsitua edo ahaztua izateko sortutakoa. Eredu horretatik abiatuta, obraren handiagotze bat agindu zuen egileak, behin betiko obra brontzean moldatzeko baliagarria izango zena, 1978. urtean.

Begiak estalita zituela ikasi zuen Mirók margotzen, bolumenak haztatuz, eta behin baino gehiagotan aitortu zuen bere eskuekin substantzia manaerraz eta otzan hori oratzean sentitzen zuen plazer fisikoa, bere irudizko munduaren genesiaren lekuko izatea ahalbidetzen zion plastikotasun egokiko substantzia hori eskukatuz. Ezaugarri horiek nabarmentzen dira lan honetan: igeltsuaren zuritasun mate eta laua, argia atzitzeko duen gaitasuna, bere xehetasun milimetrikoen plastikotasuna, bere laztasuna eta aldi bereko grazia dotorea.

Berandu sortu zen Joan Miróren eskulturarako bokazioa, 1944. urte inguruan, mundu-gerra betean. Ordutik aurrera, pasioz ekin zion arte horri, eta bere pintura bezain poetikoa izan zen, baina desafiatzaileagoa, dena den. Inspirazio mirotarraren barrena erakusten digu eskaiola honek: artistak eguneroko gauzengatik zuen amodio «frantziskanoa», goxoki baten bilgarriarekikoa, esate baterako. Bere irudimen asoziatiboaren indarraren bultzadaz, jatorrizko papertxo hori metamorfizatzen du arian-arian artistak, azkenean, paperaren tortsioei eta errotuladorearekin gehitutako trazu gutxi batzuei esker, gizaki itxura hartzen duen arte. Baina gizaki forma kezkagarri bat da emaitza, «munstro bizidun» bat, totem bat, isekaren eta izu-ikararen nahasketa bat, igeltsuaren zuritasunak bitxikeriaz tindatzen duen.

María Bolaños, arte historialaria

Hitzaldia: María Bolaños (2025/05/27)


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: