NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Izenbururik gabe

  • Egilea: Néstor Martín Fernández de la Torre
  • Urtea: 1922
  • Teknika: Olioa mishisean, marouflée-tik bastidorera eramanda
  • Neurriak: 254 x 184 cm
  • Mailegua: San Telmo Museoaren bilduma

2024(e)ko Abenduak 10 - 2025(e)ko Apirilak 27

Obra hau desagertutako Casino Kursaaleko Hall Handitik datorren horma-pintura bat da. Areto hartako lau ertzeetan, Nestor Martín Fernández de la Torrek pintatutako obalo bana zegoen, apaingarri gisa.

Néstor Martín, kanariar jatorriko artista azpimarragarria, egile berezia izan zen bere garaian. Europako korronte sinbolista eta modernistetan integratua, bere pinturak estilo akademizistekin erabat hautsi zuen arte berri askeago bat garatuz.

1972an, eraikina eraitsi baino lehen, haren ondarearen parte bat gorde egin zen eta horri esker, berriki, San Telmo Museoak pieza hau eskuratzeko aukera izan du.

Neurri handiko margoa da, sinbolista; mosaiko imitaziozko urre koloreko hondo baten gainean monumentaltasun handiko bi irudi agertzen dira ardatz bertikal batean. Bi gorputz androgino samarrak dira, eta, nolabait ere, beren garaiko moraltasuna desafiatuz, sentsualitate eta fintasun handiko dantza moduko batean elkartzen dira.

Bere irudi luzexkak neurriz kanpokoak dira, ziurrenik artistak, lanen kokapenaren altuera kontuan hartuta, modu egokian bistara zitezen eman zielako perspektiba hori.

Hitzaldia: Ana Santo Domingo, Lola Horcajo (2024/12/12)

Gran Kursaal, patrimonio recuperado

Gran Kursaal zenaren ondarea berreskuratzeko eta zaharberritzeko lanari buruzko bideoa. Bertan parte hartzen dute: Ana Santo Domingo (San Telmo Museoko Kontserbazio arduraduna), Odón Elorza (Casino Kursaal Luckiako Marketing arduraduna), Lola Horcajo (historialaria). Pieza Morgancreak egin du Casino Kursaal Luckiak babestua.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: