2024(e)ko Azaroak 05 - 2024(e)ko Abenduak 01
Federico de Madrazo y Kuntz-en margolan hau, Espainiako Erromantizismoaren irudirik ezagunenetakoa, bere garaiko erretratugile ospetsuenen artean dagoen artistaren maisulanetako bat ere bada.
Amalia (1822-1874) 1839. urtean ezkondu zen Gonzalo José de Vilchesekin, Vilcheseko I. kondearekin. Emakume idazle eta amazona nabarmena izanik, sarritan parte hartzen zuen Madrazok antolatzen zituen lagunarteko bileretan.
Adiskidetasun horri esker lortu zuen artistak irudi benetan hurbila sortzea, bere emakumezko erretratu gehienetan ageri diren eutsitasun eta soiltasunetik urrun dagoen sentsualtasuna duena. Beste erretratu horietan ez bezala, Madrazo Frantziako margolaritzara hurbildu zen hemen, batez ere Ingresen lanera. Argiztatze leunak eta atzealde ilunak modeloaren azalaren kolorea nabarmentzen dute. Emakumea nahita informala den jarrera batean ageri da, bere irribarrean eta burua jartzeko moduan ikus daitekeenez, besaulkian duen jarrerarekin eta soinean daraman exarpe gorriaren kokaerarekin batera.
Irudia: © Museo Nacional del Prado. Madrid
Lotzen gaituen artea proiektua Prado Museoak Estatuan barna hedatzeko duen borondatearen esparru barruan kokatzen da. Horretarako, bere bildumako 18 artelan hurbilduko ditu lurralde osoko 18 hiritara. Ekimen hau Telefonikaren laguntzarekin eta lankidetzarekin gauzatu da enpresaren mendeurre- na ospatzeko.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: