NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Luis Martín-Santos. Askatasun garaia

2024an Luis Martín-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrena betetzen da eta, hori dela eta, San Telmo Museoak, Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Acción Cultural Españolak (AC/E) omenaldia egin nahi izan diote historiara igaro den idazle eta psikiatra honi, "Tiempo de silencio" lanarekin lortutako dimentsio literarioagatik.

  • 2024ko irailaren 14tik 2025eko urtarrilaren 12ra.
  • Ordutegiak
  • Laborategian
  • Sarrera doan

Katalogoa

"Luis Martín-Santosen Tiempo de silencio [Isiltasun garaia] (1924-1964) eleberriaren argitalpenak (1962) izugarrizko eragina izan zuen garaiko kultur giroetan. Berehala zabaldu zen atzerrira haren oihartzuna, frantseserako eta italierarako itzulpenak egin ziren, oso kritika onak jaso zituen, eta audientzia handieneko tarte bat ere eskaini zioten Frantziako telebistan. Zoratzeko moduko bi urte hasi ziren Martín-Santosentzat, zeinetan idazleak intentsitate handiz bizi izan baitzuen bere europar idazle eta intelektual kondizioa.

Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa honek idazlearen bizitzako azken bi urteak ditu abiapuntu. Idazlea bere eklosio momentuan aurkeztu, eta, segidan, flashback zinematografiko baten bidez, haren familia-jatorrira eta literaturaren, psikiatriaren eta politikaren alorretan egindako ekarpenetara hurbiltzen laguntzen digu.

Luis Martin-Santos 50eko hamarkadako ekimen kultural garrantzitsuenetako batzuei lotuta egon zen. Horien artean aipagarria da Akademia Ibiltaria, joera ezberdinetako sortzaile eta pentsalariak bildu zituena kulturak gizartean duen balioaz hausnartzeko; edota euskal arte berri baten agerpenaren aldeko mugimendua, Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren inguruan bildua eta Gaur taldearen sorrera ekarriko zuena. Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Amable Arias, María Paz Jiménez, Rafael Ruiz Balerdi, Luis Mitxelena edo Julio Caro Baroja dira, Luis Martín-Santosekin batera, frankismo betean, arlo pertsonala eta kolektiboa proiektu eta liburu komunetan batzen ziren urte zorabiagarri batzuetan, nabarmendu ziren artista-izen ezagunenetako batzuk. Euskal munduak ─Tolosa, Neguri, burgesak eta sorginak─ berebiziko garrantzia du Tiempo de destrucción [Suntsipen garaia] eleberrian ─1983an argitaratua eta 2021ean berreskuratua.

Erakusketa hau, funtsean, Luis Martin-Santosen bizitza ikuspegi biografikotik, politikotik, psikiatrikotik eta literariotik ezagutzeko ibilbide bat da, bai eta, mundu osoan ospetsu egin zuen liburutik harago, haren obra narratiboa irakurtzeko eta berrirakurtzeko gonbidapen bat ere."

Juliá Guillamon, komisarioa

Antolatzaileak: Biblioteca Nacional de España, Acción Cultural Española, San Telmo Museoa

Jarduerak

Museoak erakusketarekin lotutako hitzaldiak antolatu ditu.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: