2024(e)ko Uztailak 01 - 2024(e)ko Irailak 22
"Pintura" (1960-62) eta "Adolescencia" (Nerabezaroa) (c. 1948) Maria Paz Jiménezen bi obra dira, museoaren bildumaren parte direnak.
María Paz Jiménez (Valladolid 1909 – Donostia 1975) Valladoliden jaio zen eta Donostian bizi izan zen 6 urte bete zituenetik. 1936an Buenos Airesera joan zen, eta hantxe ekin zion bere karrera artistikoari. 1948an Parisera egin zuen bidaia bati esker arte abangoardista frantsesarekin jarri zen harremanetan.
Jakin-minez eta esperimentaziorako zabalik bizi zen eta etengabeko harremana izan zuen Donostiako giro artistiko eta kulturalarekin. Hainbat erakusketa, topaketa eta solasalditan hartu zuen parte beste artista askorekin, hala nola, Chillida, Oteiza, Ruiz Balerdi, Sistiaga edo Celayarekin.
Jiménezek formekin eta koloreekin esperimentatu zuen. Artea bizitzeko zeukan modu berezia oinarri eta, estilo propioarekin, bere ibilbide artistikoak hainbat estilotan sakon lan egitera eraman zuen, bere lanean nabarmentzen diren bi elementu uztarturik: intimismoa eta subjektibotasuna.
San Telmo Museoak haren obraren lagin garrantzitsua dauka.
"Kolorea, Forma, Poesia, ez dira baliabide teknikoak besterik; kartzela espazialean helburu bat, irtenbide bat, ihesgune bat, zirrikitu edo zulo bat lortu eta transzenditzea ahalbidetuko diguten baliabideak, hain zuzen ere." M.P. Jiménez
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: