
Bilduma historikoaren aretoak museoaren funtsetan irudikatutako 500 urtetik gorako artearen ibilbidea (XV.- XX. mendeak) proposatzen du, batez ere XIX. mendekoa.
Bertan, El Greco, Rubens, Guido Reni, Alonso Cano, Ykens, Carreño de Miranda edo Fortuny bezalako artista garrantzitsuen lanak daude, baita Valentín Zubiaurre, Iturrino, Olasagasti, Regoyos... euskal artista ezagunen lanak ere.
Gune zentral horrekin batera, eta aretoa hasieratik eta amaieratik azkenduz, bi gune ezberdindu eta berezi daude: Zuloaga aretoa eta Ortiz Echagüe aretoa. Bi espazio horiek, lehenago ere bazeudenak eta moldatu egin direnak, museoaren historian bereziak diren bi egile horiei espreski eskainita daude, San Telmoko bildumen artean haien lanen dohaintzak duen garrantziagatik
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: