NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma

Erakusketak XX. mendearen lehen erdiko Donostiako hiriaren eta bizimoduen eraldaketa ikusteko aukera ematen duen ibilbidea eskaintzen du Gregorio González Galarza eta bere seme Carmeloren 140 argazki ingururen bitartez.

Galarza bilduma, San Telmo Museoak gordetzen dituen argazki bilduma garrantzitsuenetakoa, 3.000tik gora dokumentu fotografikok osatzen dute, kristalezko eta azetatuzko negatiboak eta paperean positibatutakoak barne. Fondo honek Gregorio González Galarzak (1869-1948) eta haren seme Carmelo González Campanok (1895-1959) Donostian egindako lanaren berri ematen du.

 
Arrantza portua Karmengo egunean, 1926
Gros auzoaren bista orokorra Uliatik, c1914
Haurrak Errege Kulb Nautikoko terrazan, c. 1921
Hidroplanoak Ondarretan, 1913
Olatu horma, c.1910
Transbordadorea goiko estaziora iristen, c. 1910

Katalogoa

Galarzatarrek posta-txartelaren formatuan eman zuten ezagutzera beren argazki-ekoizpena. Hala, horregatik aukeratu zituzten hiri balneario eta kosmopolitaren irudirik adierazgarrienak, bisitatzen gintuztenek oroigarri gisa eramango zituztenak eta gerora XX. mendearen lehen erdiko Donostiaren irudi ikonikoa finkatzen lagundu zutenak. Posta-txartelek bere garaian izan zuten dibulgazio ahalmena eta erakargarritasun turistikoa gutxietsi gabe, nabarmendu beharra dago dokumentu gisa duten balioa; xehetasunez ilustratzen dute garai jakin bat eta ulertzeko bide bat dira egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat; izan ere, funtzio dokumental hori da erakusketaren arrazoi nagusia.

Irudiak irizpide espazial baten arabera ordenatzea erabaki da, hirian zeharreko ibilbide bisual bati jarraituz, Hiri Zaharrean eta haren inguruan hasita, eta Cortázarren zabalgunetik eta Alderdi Ederretik jarraituta. Kontxa eta Ondarreta hondartzei eta pasealekuei atal zabal bat eskaintzen zaie. Jarraian, Gros auzoaren bilakaera erakusten da, Txofre zezen-plaza eta Kursaaleko zabalgunea. Azkenik, hegoaldeko zabalgunetik joan eta Askatasunaren hiribidetik harago, Urumean gora Amara Berri eta Loiola auzoen sorrera aurkezten da. Erakusketaren ibilbideak jolas-parkeetara ere eramaten gaitu, Ulia, Martutene eta Igeldora. Amaitzeko, XX. mende hasierako inauteri ikusgarrien lekuko izango gara eta herri tradizioari begiratuko diogu, “euskal eszenak” deiturikoak biltzen dituen atalean.

Irudi hauei esker, hiriaren eta inguruaren eraldaketa ez ezik, ohituren edo bizimoduen bilakaera ere ikus daiteke, denboran zeharreko begirada batekin.

Erakusketaren komisarioak: Lola Horcajo Calixto, Juan José Fernández Beobide

Bisita gidatuak

Azaroaren 2tik aurrera

  • Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (cas) + 18:00 (gaz)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da.

Jarduerak

Garaiko testuinguruan, argazkilaritzan eta hiriren bilakaeran sakontzeko programazioa antolatu du museoak: hitzaldiak, bisita gidatuak komisarioekin, familientzako tailerrak, haurrentzako jarduerak...

Gainera, museoak erakusketa haurrekin batera bisitatzen dutenen eskura jarriko du berariaz prestatutako materiala

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.

Hezkuntza

Hezkuntza-maila ezberdinetara egokitutako bisita gidatuak eskainiko dira.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: