NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Chillida eta bere garaiko arteak. Elkarrizketa bat (1950-1970)

Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan kokatuta, erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkezten du bere garaiko kultura artistikoaren esparru zabalean, bere lehen hamarkadetan zentratuz, 1950 eta 1970 bitartean, eskultoreak bere ideal estetikoak eta bere iruditeria plastikoa definitzen dituenean.

  • 2024ko ekainaren 8tik irailaren 29ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Erakusketa aretoak
  • Sarrera orokorra: 6 €

María Bolaños da erakusketaren komisarioa, eta ikusizko konexioen, lotura kontzeptualen eta paraleloko esplorazioen sarean sakontzen du. Sare horrek Chillida batu zuen, modu batera edo bestera, bere belaunaldiko artisten kezkekin, bere garaikideen praktikekin, nazioarteko eszenan agertzen diren balio eta joerekin, ikusizko arteen eta pentsamenduaren, dantzaren, argazkigintzaren, musikaren edo zinemaren arteko diziplina-elkarrizketetan oso emankorra den eszena batekin.

Erakusketak 30 museo eta bilduma baino gehiagoko ehun artelan baino gehiago biltzen ditu: eskulturak, argazkiak, margolanak, koreografiak, diseinua, dokumentu historikoak, partiturak eta filmak. Aukeraketak barne hartzen ditu garaiko maisu handi asko, besteak beste, Alberto Giacometti, Paul Klee, Barbara Hepworth, Pablo Picasso, Stanley Kubrick, Germaine Richier, Joseph Beuys, Jean Dubuffet, David Smith, Robert Bresson, Merce Cunningham, Lygia Clark, Nestor Basterretxea, Julio González, Robert Motherwell, Marianne Gast, Cristóbal Balenciaga, Simon Hanta, María Paz Jiménez, Ángel Ferrant, Pierre Boulez, Jean-Luc Godard eta Aurelia Muñoz. Horiek guztiek, era batera edo bestera, Eduardo Chillidaren obra multzo handi batekin hitz egiten dute.

Antolaketa eta produkzioa: San Telmo Museoa
Komisarioa: Maria Bolaños


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: