NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Dantzaz ele. Jantziak

Euskal Herrian, jai edo ospakizun tradizional oro musikarekin eta dantzarekin girotzen eta ospatzen da. Sarritan, gertaerak berak (erlijio-ekitaldia, gizarte-ekitaldia edo nekazal egutegiari lotua) baino protagonismo handiagoa hartzen dute musikak eta dantzak. Gure ondare immaterialaren parte garrantzitsua da, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohitura eta tradizioen isla.

  • 2023ko martxoak 29 - apirilak 24
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Eliza eta klaustroa
  • Museoko sarrerarekin

 

  Besta Berri Dantza  Maskaradak  kabalkadak  kaskarotak

Dantzaz ele. Jantziak erakusketak Iparraldeko lau besta tradizional ditu ardatz: Besta Berri (edo Corpus Christi jaian egina); kaskarotak edo Lapurdiko inauterietako desfileak; kabalkadak eta tobera-mustrak; eta maskaradak, eta haien janzkera, esanahi eta kodeetan barneratzen da.

Erakusketan ehun maniki baino gehiagok dantza hauetako pertsonaia protagonistak ezagutaraziko dizkigute, bakoitzean erabiltzen diren jantziak erakutsiz. Muntaketak konpartsek behar duten egitura, antolaketa eta prestakuntza ere azaltzen du.

Besta berri

Corpus Christi (Sakramentu Santuaren Jaia) Besta berri (jai berria) da euskaraz, eta gaur egun Trinitatearen ondorengo igandean eta Zortzigarrenean ospatzen da. Fede erakustaldia da, baita botere eta hierarkia harremana ere. Bere sorreratik, ekoizten duen gizartearen ispilua da. Euskal Herrian, tradizio katolikoa duten beste lekuetan bezala, Besta Berri dantzak askatasun handia uzten die tokiko kulturei liturgiaren interpretazioan. Prozesioek, bere aldetik, Gorputzak hirian duen presentzia adierazten dute. Eguzki-festa ere bada, udaberriaren ospakizun ziklikoa, maiatzeko eta San Joan errituen artean.

Katalogoa

 

Kaskarotak eta Lapurdiko ihauteri konpartsa

Udaberriaren emankortasuna iragartzen zuten inauterietako Europako ezkontza-dantzetan jatorria izanik, kaskarotak, XX. mendean, Lapurdiko eskualdeko herrietan mantendu dira, Hasparren, Espelette eta, batez ere, Uztaritzen.

Urte-sasoi berriaren etorreraren ospakizuna antzezten da desfile honetan, eta hainbat pertsonaiek hartzen dute parte: banderaria, alde batetik, eta gibelean zuriz jantzita, kanpaiez, lorez eta bitxiz apaindurik joaten diren beste batzuk, bestetik. Haiekin batera, hibernaziotik atera den Hartza doa, naturaren indar salbaiak deituz. Pertsonaia guzti hauek, naturarekiko lotura handia ziurtatzen dute. Kaskarotek egiten dituzten dantzetan ere makil dantzak daude, non zurak udaberria esnatzeko abesten eta bibratzen duen. Azkenik, ezkonberri bikote batek osatzen du taldea, urte berria eta udaberriaren bizitasuna sinbolizatuz.

Kabalkadak eta tobera-mustrak

Kabalkadak eta tobera-mustrak inauterietako ikuskizunak ziren, arau sozialei eta herrietako arau moral eta erlijiosoei lotuak. Tokiko eguneroko bizian gertakari bat eskandalutzat hartua zenean, herriko festaren bidez epaitzen zen.

Inkriminatuak salatuak ziren, eta herriko gazteek egindako galarrotsak jasaten zituzten (gaueko algarak, non oihu egiten baitzen, zintzarriak eta kanpaiak astintzen ziren, eltzeak eta zartaginak kolpatzen ziren), eta orduak edo egunak iraun zezaketen, familiak erreskatea ordaintzen zuen arte (segizioarentzako dirua edo otordu bat, gehienetan). Akusatuek ez bazuten amore ematen, tobera-mustrak antolatzen ziren; Antzez-lan honetan biktimak tobera-sujetuak bilakatzen ziren eta irriz jokatzen zuten gazteek, haien jestuak publikoki salatuz. Atsenaldi dantzatuz artekatua zen parodia hau, jende asko biltzen zuen eta prestakuntza handia eskatzen zuen.

Maskaradak

Zuberoako maskaradak inauterietako desfileak dira, teknika bikaineko dantza-ikuskizun bilakatu direnak.

Egungo eredua XX. mendeko lehen urteetatik dator, eta jatorrizko desfileko pertsonaia guztiak mantentzen ditu: Antzindarien taldea (Txerreroa aurrean, ondoren Gatuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, zaldia gonarekin, eta Entseiñaria, taldea ixten duena); lehen talde horren ondoren, Marexalak (Zamaltzain ferratzeaz arduratzen direnak) datoz, eta, ondoren, Kükülleroak (oilarrak, herriko gazteak direnak). Haien atzean Jauna eta Andrea, eta ondoren Laboraria eta Laborarisa, nekazariak, Bralia osatuko denean soka dantzaren buru eta buztanean kokatuko direnak. Hirugarren talde batean maskarada beltza dator, eta azkenik, Buhamesak eta Kauterrak.

 *********

2020an Baionako katedralean aurkeztu zen erakusketa hau Maritzuli Konpainiaren eskutik dator, hogei urte baino gehiago daramatzana dantzaren eta bere jantzien inguruko ikerketa eta irakaskuntza lanak egiten. Bere ekoizpenen kalitateagatik ezaguna da, eta etengabe garatzen eta berritzen du bere transmisio-jarduera, gero eta jende gehiagori zuzendutako ikuskizun, erakusketa eta hitzaldi ugariren bidez.

Dantzaz ele erakusketak 2018an museoak hasitako ildoari ematen dio jarraipena; izan ere, Aste Santuko oporraldian San Telmok tradizioekin lotutako programazioa eskaintzen du, Atzokoak gaur tituluarekin, aurreko urteetan lihoaren, artzaintzaren eta saskigintzaren ingurukoa. Aurtengo egitarauak Iparraldeko dantza tradizionalei eman die protagonismoa.

Jarduerak

Erakusketa honekin lotuta, museoak Alakiketan familia tailerrak antolatu ditu apirilaren 1, 15 eta 22an, eta haurrentzako sormen tailerrak apirilaren 11etik 14ra.

Ikusi hemen jardueren inguruko xehetasunak.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: