AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

90 berriak

Nekane Arambururen 90 berriak entsegu erakusketa hurbilketa bat da 1990eko hamarkadan (gehi urte batzuk lehenago eta ondoren) lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara.

Haietako batzuk oraindik ere jardunean daude nazioartean edo gure artean, hala nola, El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni.

  • 2023ko martxoaren 4tik ekainaren 4ra
  • Asteartetik igandera
  • Martxoaren 26ra arte: 10:00-19:00 | Martxoaren 28tik aurrera: 10:00-20:00
  • Sarrera: 6 €
  • Astearteetan, doako sarrera
  • Bisita gidatuak eta jarduerak
 
Artistas del gallinero, 1996. Idoia Unzurrunzaga
Blind Ellen de Bruijne Projects, Amsterdam, 2000. Begoña Muñoz
Epizoo General Anus scene. Marcel li Antunez. Argazkia Carles Rodriguez
Performance Contagiar-Contaminar 3. Llovía el dia que murio. Artista Beatriz Silva Las Chamas 1993- Argazkia. Alejandro de la Rica
Pedro Garhel, Retratos Lumena. Marisa González, ca. 1990
Renovating the gros market few days before its demolition. Lara Almarcegui

Katalogoa

Nekane Arambururen 90 berriak entsegu erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta ikuspegi alternatibo, periferiko eta mugaz gaindikoekin batu zituzten kolektibo horiei buruzkoa. Kultura-ekosistema hura zaintzen eta transmititzen lagundu nahi du erakusketak hainbat ekimen eta guneren espiritua jasoz. Haietako batzuk oraindik ere jardunean daude nazioartean edo gure artean, hala nola, El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni.

Proiektuan 146 sortzaile eta kolektibo integratzen dira lehen aldiz argitara aterako diren zenbait produkziorekin batera, guztiak ere engranaje koral baten barruan duten zentzuaren ikuspegitik begiratuta, non alderdi partizipatiboak betiere indibidualtasunak gainditzen dituen.

Mundu-panorama konplexu baten esparruan, 90eko hamarkadako urteek konplexutasun bereizgarri batzuk izan zituzten zenbait egoeraren bilakaeraren ondorioz, hala nola, eredu ekonomikoen eraldaketa. Gainera, 1994 eta 1997 bitarteko mikro-gertakariz gainezka dagoen trantsizio-une batean gertatzen da, eta aldi horren ondoren estrategien eta arlo publikoan zein pribatuan jarduteko moduen berritze bat nabarmentzen da, 1997tik 2001erako aldian ageriko egingo dena.

Erakusketaren ibilbidea kronologikoa da, bilakaera hori biltzen du eta gertakari sozial paraleloak ere nabarmentzen ditu. Garai hartan “teknologia berriak” deitutakoen erabileraren garrantzia aztertuz hasten da, batez ere bideo-artearen aukeren ikerketatik abiatuta garatu zirenak. Bideoaldia izan zen horren adibide adierazgarria, esfortzu kolektibo oso baten adibide gisa.

San Telmoko Abangoardia Aretorako hurbilketa bat egin ondoren, gune artistikoen garrantzia eta Uribitarteko tailerren inguruan sortutako komunitateen, Gasteizko eta Bilboko hiriguneen edo Gipuzkoako aldiriko Zelai Azpi, Sare-etxea eta El Gallinero guneen adierazgarritasuna azaltzen da. Aipatzekoa da, halaber, Artelekuren rola, 1987az geroztik jardunean baitago, produkziorako eta prestakuntzarako nodo gisa.

Edizio alternatiboen sorta bat, tesien azalpen jakin batzuk, eta beren izaera erlazional eta parte-hartzaileengatik gailendu ziren ekintzak aurkezten ditu erakusketak.

San Telmoko liburutegian kontsultatu daiteke ikus-entzunezko produkzio-zentroen erreferentzia (CINT, Larrotxene edo Bilboko Arte Ederren Fakultatea).

Nekane Aramburu

Artearen Historian doktorea da. Ikerketa luzeetan sakontzen dihardu, besteak beste: Archivos colectivos: Historia y situación actual de los espacios independientes y colectivos de artistas en España 1980 hasta 2010, Caras B del videoarte en España, Gaur(sic) edo Matériaux Inmateriel, azken hori Champagne-Ardenne, Lorraine eta Alsaceko FRACen bildumetako eta kudeaketako ingurumen-erantzukizuneko mekanismoei buruz Frantzian. Fenosa Florensa Museoko zuzendari gisa lan egin zuen, eta Espacio Ciudad eta Palmako Es Baluard museoa ere zuzendu zituen.

Erakusketako kolektiboak

ACME, aD, Ateka, Beltza Records, Consonni, Coop, DAE, El Gallinero, Erreakzioa, Eseté, Ezztanda, Fat Esteban, Kónic Thtr., La fiambrera, Macromassa, Mediaz, Mugatxoan, Mujeres creando, Okupgraf, P.O Box, Resiste, Salón Bioko, SEAC, The Rippers, TTTP (Technologies To The People), Zapatari.

Obra lagatzen duten erakundeak

Larrotxene K.E. (Intxaurrondo), Donostia / San Sebastián ; Elías Querejeta Zine Eskola; Frac Lorraine (Metz); Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco, Artium Museoa; Ayuntamiento de Vitoria-Gasteizko Udala; Banco de España; Galería Espacio Mínimo, Madrid; Galería KUR, Donostia / San Sebastián; Galería Max Estrella, Madrid; Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa; KUTXA Fundazioa; Centro Cultural Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz; MUSAC, León; Fundación Vital Fundazioa, Vitoria-Gasteiz.

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.

Bisita gidatuak

Martxoaren 11tik aurrera

  • Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus)
  • Larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)

Bisita gidatuak doan dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisita gidaturako erreserba egin behar da martxoaren 4tik aurrera.

Jarduerak

Museoak erakusketarekin lotutako hainbat hitzaldi eta jarduera antolatu ditu erakusketan ikuspegi ezberdinetatik sakontzea ahalbidetuko dutenak.

  • 90eko hamarkada, hain ederra izan al zen? Odile Kruzeta
    Hitzaldia
    Apirilak 19, 19:00 (eus)

  • Briser les murs. Thèmes et motifs de l’art des années 1990, Nicolas Bourriaud.
    Hitzaldia
    Apirilak 28, 19:00 (fr)

  • Zeharkako begirada, Nekane Aramburu
    Bisita gidatua
    Ekainak 2, 18:00 (cas)
  • Casos de estudio: mesa de diálogo con artistas; Peio Aguirre, Asier Pérez, Beatriz Silva. Mod.: Nekane Aramburu.
    Mahai-ingurua
    Ekainak 2, 19:00 (cas)

Ikusi hemen jardueren inguruko xehetasun gehiago


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: