NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Oteiza Museora txangoa, Oteiza eta Chillidaren erakusketan murgiltzeko aukera

Oteiza Museora txangoa, Oteiza eta Chillidaren erakusketan murgiltzeko aukera

  • Astelehena, 2022(e)ko Maiatza(r)en 23-(e)an

Datorren ekainaren 4an Oteiza Museora txangoa egingo dugu Jorge Oteizaren obran murgiltzeko, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida erakusketaren harira egile honi buruzko ezagutzan sakontzeko asmoarekin.

Oteiza Fundazioak 45 lan utzi ditu San Telmoko erakusketa egiteko: 13 eskultura eta 32 marrazki, eskultorearen sormen-etapa desberdinetakoak, Arantzazurako proiektuarekin lotutako piezak, eskultura irekitzeko eta husteko prozesu desberdinak, eta berrogeita hamarreko hamarkadaren amaierako lanak.

Txangoak eskultoreari buruzko ezagutza zabaltzeko aukera emango du, San Telmon azaldutako lanez harago. Hain zuzen ere, Oteiza Museoak (Altzuzan dagoena, Iruñetatik 9 kilometrora) eskultorearen bilduma pertsonala gordetzen du: 1.650 eskultura, laborategi esperimentaleko 2.000 pieza eta marrazki eta collage ugari. Museoaren eraikina, hormigoi gorrizko kubo handi bat, Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren lana da, Jorge Oteizaren bilduma eta bi hamarkadatan okupatu zuen etxebizitza hartzen dituena. Jorge Oteiza eta Sáenz de Oiza funtsezko egileak izan ziren eskulturaren eta arkitektura garaikidearen bilakaeran, lagunak eta kolaboratzaileak hainbat proiektutan XX. mendearen erdialdetik.

Bisitaren ondoren Ultzaman bazkaldu eta autobusa berriro Donostiara itzuliko da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: