NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Egitarau berezia San Telmo Museoan 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren harira

Egitarau berezia San Telmo Museoan 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren harira

  • Astelehena, 2022(e)ko Maiatza(r)en 16-(e)an

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta San Telmo Museoak jarduera programa berezia eskainiko du. 

Hasteko, maiatzaren 18an, 21ean eta 22an museorako sarrera doakoa izango da.

Jardueren programari dagokionez, hilaren 18an bisita gidatu bereziak izango dira museoko erakusketa iraunkorrera; San Telmon paseatzen (17: 00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz). Bisita horiek doakoak izango dira eta museoaren webgunean lekua erreserbatu beharko da.

Egun honetan ere, 19:00etatik aurrera, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko kantu ikasleek kantaldi bat eskainiko dute elizan, zarzuela pasarteetan naturaren islada ardatz hartuta; Natura zarzuela pasarteetan.

Asteburuan zehar, maiatzaren 21ean, larunbata, dantza emanaldiak izango dira goizez, Euskal dantzak, garaikidea eta klasikoa, eta arratsaldean musika emanaldiak Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleekin.

Igandean, hilak 22, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen musika emanaldiak izango dira, goizez eta arratsaldez.

Museoen Nazioarteko Egunak, ICOMek International Council Of Museums 1977an sortua, aurten, hiru ikuspegitik museoek gizarteetan aldaketa baikorrak eragiteko daukaten gaitasuna aztertzea du helburu: jasangarritasuna lortzeko ahalmena, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren berrikuntzarena eta hezkuntzaren bidez komunitatea eraikitzearena. Proiektuari buruzko informazio guztia ICOMen webgunean dago eskuragai, baita munduan ospakizun honetan parte hartzen dugun museo guztion mapa bat ere.

Ekitaldi egitarau osoa, webgunean eskuragarri: MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA SAN TELMON

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: