Oteiza eta Chillidaren erakusketaren harira, San Telmo Museoak badu hezkuntzarako eskaintza berezia.
Apirilaren 9tik urriaren 2ra badaude hainbat proposamen hezkuntza maila desberdinetarako egokituta, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino. Etortzeko erreserba egin behar da: 943 48 15 61 (12.00-14.00, astelehenetik ostiralera), Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
Haur Hezkuntza
- Chillidarekin dantzan: Eduardo Chillida eskultorea eta haren obra ezagutuko dugu dantza eta musikaren bitartez.
Lehen Hezkuntza
- Artearekin jolasean: Chillida eta Oteiza: Umeak artearen mundura hurbiltzeko tailer ludiko-didaktikoa da, Chillida eta Oteizaren artelanak abiapuntutzat harturik.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Eskultura: argia eta mugimendua: Eskultoreen artelanetara gerturatuko gara argiaren eta mugimenduaren bitartez bi dimentsiotatik hiru dimentsiotara pasatuz.
Batxilergoa
- Hitz eskulturak: Bi artisten artelanetan murgilduko gara poesia, marrazkia eta collage-a erabiliz.
- Eskultura eskalan. Hiria birpentsatzen: Mapa eskultoriko bat diseinatuko dugu gure ingurua eta hiria eraldatuz.
Erakusketa zure kasa Oteiza eta Chillidaren erakusketan sakontzeko norberak landu dezakeen ibilbide didaktikoa da. Baliabide hau bai familiei bai hezkuntza zentroei zuzendua da.
50eko eta 60ko urteetan zehar bi euskal artista garrantzitsuen ibilbidera gerturatzeko eta beraien artelanak ezagutzeko aukera eskainiko digu baliabide honek.
Gorputza eta formak, eskalak, geometria, dimentsioak, argia eta mugimendua.
Eduki hauek lantzeko badira hainbat baliabide aldez aurretik erakusketan murgiltzen lagunduko zaituztenak:
Disfrutatu ikasten!!
Orain ez dago ekitadiarik bistaratzeko
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: