Erakusketa hau San Telmo Museoak antolatu du, Bancaja Fundazioaren lankidetzarekin, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketak mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean.
Erakusketa berri honek bi artisten erakunde legatudunen adostasuna eta lankidetza jaso du, bai Jorge Oteiza Fundazio Museoarenak (Altzuza, Nafarroa) eta Chillida Lekurenak (Hernani, Gipuzkoa, Euskadi), eta XX. mendeko Europako eskulturan funtsezko bi figura hil zirenetik ia hogei urte igaro direnean aurkezten da.
Javier González de Durana komisario duen erakusketak dialogo bat pizten du haien eskulturen artean; bi hamarkadatan -50eko eta 60ko urteak- egindako sorkuntza-lanean oinarritua. Hain zuzen ere, garai hartan elkar ezagutu zuten Oteizak eta Chillidak, eta adiskidetasun harremana izateaz gain, bakoitzak arreta eta interes handiz ikusi zuen bestearen obra. Erakusketako ibilbideak beren pentsamendu estetikoen eta eskultura-lanen arteko elkarrizketa bat eskaintzen du, Oteizaren metafora paradigmatikoak eta Chillidaren metonimia sintagmatikoak maila berean agerian utzita.
Obrak ikuspegi kronologiko batetik hautatu dira. Hala, 1948an hastean da, biek egindako bidaiatik abiatuta –Oteiza Espainiara itzuli zenean Latinoamerikan egonaldi luze bat egin ondoren eta Chillida Parisa joan zenean eskultore bihurtu nahian-,eta 1969an amaitzen da –Oteizak Arantzazuko Basilikako estatua-multzoa amaitu zuenean eta Chillidaren lehenengo obra publiko handia Europan instalatu zenean, Parisko UNESCOren eraikinaren aurrean-.
Biek egin zuten lan Arantzazuko Santutegirako, eta bertan utzi zituzten 50eko hamarkadaren lehen erdiko beren obra onenetako batzuk –abstrakzio geometrikoa ateetan eta existenzialismo tragikoa estatua-multzoan-, ordea, 1955-56tik aurrera lortu zuten beren osotasuna sorkuntzaren arloan, Oteizak espazioaren gaineko bere ikerketak hasi eta osatu zituenean, "asmo esperimentala" deitu zituenak, eta Chillida "burdina mozten" hasi zenean, informalismotik hurbil dagoen hizkuntza berezi eta erromantikoa sortzeko.
Zeharo desberdinak ziren izaeraz eta, hortaz, oso desberdinak artista gisa. Hala ere, 50eko eta 60ko hamarkadetan, interes eta kezka sortzaileak partekatu zituzten, kultura-proiektuetan parte hartu zuten, beste artista batzuen aldeko ekimen politikoak izan zituzten, eta garaiko espirituaz bilduta egon ziren. Izan ere, beren obretan antzeman daiteke espiritu hori, erakusketa honek deskubritzera gonbidatzen gaituen elkarrenganako joan-etorri sotilekin.
Zeharo desberdinak ziren izaeraz eta, hortaz, oso desberdinak artista gisa. Hala ere, 50eko eta 60ko hamarkadetan, interes eta kezka sortzaileak partekatu zituzten (...)
Erakusketaren katalogoaren berrargitalpena egin du San Telmo Museoak, euskarazko eta frantsesezko tetsuak gehituz eta obra zerrenda egoitza honetara egokituz.
Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Chillida Lekuren obrei beste bilduma publiko eta pribatu batzuetatik datozenak gehitu behar zaizkie, besteak beste: Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala; Bilboko Arte Ederren Museoa; Guggenheim Bilbao Museoa, Artium Museoa; Iberdrola Bilduma; La Caixa Fundazioa; Arantzazuko Santutegia; Kutxa Bilduma; Banco Sabadell Arte Bilduma; Omega Bilduma; Telefónica Bilduma; Kordobako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuak Ganbera; Banco de España Bilduma; Nafarroako Unibertsitatea Museoa; María José Jove Fundazioa; Santander Fundazioa; Arango Bilduma; Daza Aristi Bilduma; Retuerta Abadia. Le Domaine; Azcona Fundazioa; ICO Bildumak; Guillermo de Osma galeria; Michel Mejuto galeria; Carreras&Múgica galeria; besteak beste.
Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.
Publiko orokorrarentzat programatutako bisitak:
Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez. Apirilaren 16tik aurrera.
Eskolentzat eta aisialdi taldeentzat, hitzordua hartuta: 943 48 15 61, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
2022ko martxora arte, museoak hainbat jarduera antolatu ditu erakusketaren inguruan: hitzaldiak, txangoak, haurrentzako tailerrak... Kontsulta ezazu agenda osoa.
Urriaren 2ra arte, bi egile handi hauen lanera hurbiltzeko Oteiza Museoarekin eta Chillida Lekurekin batera, San Telmoko erakusketaz gain bi eskultoreen sorkuntza modu zabalagoan ezagutzeko erraztasunak eman asmoz %50eko deskontua aplikatuko da hiru museo hauetako baten sarrera beste batean aurkeztuz gero -beste deskontuekin bateraezina da eskaintza hau-. Adi beraz eta gorde zuen sarrerak!
San Telmo Museoak erakusketa honi buruzko hezkuntzarako eskaintza berezia prestatu du.
Hezkuntza-erakundeentzako proposamen bereziak daude maila desberdinetarako egokituta, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino.
- Haur Hezkuntza - Chillidarekin dantzan
- Lehen Hezkuntza - Artearekin jolasean: Chillida eta Oteiza
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Eskultura: argia eta mugimendua
- Batxilergoa - Hitz eskulturak + Eskultura eskalan. Hiria birpentsatzen
Erakusketa zure kasa familian edo ikastetxeetan landu daitezkeen eduki didaktiko errazak eta dibertigarriak dira. Ariketetan erakusketako eskulturekin lotutako gaiak lantzen dira eta edukiek bi eskultoreen unibertsoa eta lana hobeto ulertzen laguntzen dute. Eduki hauek webgunean doan daude eskuragarri.
Harremanetarako telefonoa: 943 48 15 61 (12.00-14.00, astelehenetik ostiralera)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Xehetasunak: HEZKUNTZA ESKAINTZA
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: