NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Patio de un parador, Elena Brockmann de Llanos

San Telmo Museoko Arte Ederretako aretoetan Elena Brockmann de Llanosen (Madril, 1865-1946) Patio de un parador margolana dago ikusgai. Tamaina handiko koadroa da (151x300cm), eta Museo del Pradok 1901ean utzi zuen gordailuan San Telmo Museoan, museoa bera inauguratu aurretik.

Patio de un parador

  • Patio de un parador, Elena Brockmann de Llanosek margotu zuen (Madril, 1865-1946)
  • Neurriak: 151 x 300 zen
  • 1901ean Museo del Pradok egindako gordailua da
  • Museoan emakume batek margotutako sartu zen lehen obra da
  • Zaharberritu egin da eta prozesuaren bideoa ere ikusgai dago
  • Koadroarekin batera taula bat aurkezten da non artista lanean ikus daitekeen

Museo del Pradok 1901ean San Telmon gordailuan utzi zituen 5 obretako bat da PATIO DE UN PARADOR. San Telmoren lehen obretako bat izan zen, eta emakume batek margotu zuen lehena.

Brockmannen obrarekin batera, bilduma pribatu bateko taula bat dago ikusgai. Bertan, artista bera ikus daiteke Paso de una procesión por el claustro de San Juan de los Reyes, Toledo koadroa margotzen, bere tailerrean, lanabesez inguratua. 

Bestalde, Lucía Martínez Valverde Museo del Pradoko zaharberritzailea, XIX. mendeko pinturan aditua, San Telmoko taldearekin lankidetzan aritu da zaharberritze lanetan. Lanak Gordailuko zaharberritze tailerretan egin dira, non koadroa 2011tik zegoen gordeta. 1901etik ordura arte, koadroa San Telmo Museoko biltegietan gordeta egon zen, eta behin bakarrik erakutsi zen. Gordailuan azken hilabetetan egindako obraren azterketaren eta zaharberritze prozesuaren bideoa koadroarekin batera dago ikusgai.

Zaharberritze lanak Baginen Bagara erakusketa dela-eta egin dira. Baginen Bagara. Emakume artistak: ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketak, San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumen bidez, XIX. mendetik artearen sistemak artista emakumeak baztertzeko erabili dituen estrategiak jorratzen ditu. Hasierako proiektuan, Patio de un parador erakusketan jartzea aurreikusita zegoen, baina hain zen handia, ezetsi egin zen. Hala ere, obraren kalitatea eta museoarenarekin hain lotuta dagoen bere historia direla eta, proiektuan, agertoki berri batean eta erakusketa-denbora handiagoarekin sartzeko modu bat bilatu da.

Patio de un parador Detalle    Patio de un parador, Elena Brockmann    Elena Brockmann taula

Elena Brockmann de Llanos, 120 urte San Telmo Museoan

Artisten eta partikularren dohaintzak eta hainbat erakunderen gordailuak funtsezkoak izan ziren Donostiako udal museoaren (gaur egungo San Telmo Museoa) sorreran. Bere ibilbideko lehen urteetan, Prado Museoaren laguntza izan zuen bereziki, 1901ean interes handiko 5 lan gordailuan utzi baitzituen (1901eko abuztuaren 3ko Erreal Agindua), horien artean protagonista, Patio de un parador. Museoan sartu zen lehen artelanetako bat da, eta emakume batek margotu zuen lehena, eta horrek berezia egiten du.

Brockmannek 1887ko Erakusketa Nazionalean aurkeztu zuen Patio de un parador lana, eta araudiak eragozten zuelako saritua izan ez bazen ere, Espainiako Estatuari saltzea lortu zuen 1894an, eta Prado Museoko bildumen parte izatera pasa zen.

obra handi honek (...) emakumeek euren ibilbide artistikoetan aurkitu zituzten gizarte-diskriminazioa eta zailtasunak bildu eta laburbiltzen ditu

Obra handi honek, San Telmo Museoaren irekieraren garaikidea eta Museoak 120 urtetan zehar zaindua, emakumeek euren ibilbide artistikoetan aurkitu zituzten gizarte-diskriminazioa eta zailtasunak bildu eta laburbiltzen ditu. Beste emakume askok bezala, Brockmannek bere garaiko margolarien artean errekonozimendua jaso zituen eta sariak ere bai, bere talentu eta kalitate artistikoagatik, baina artista txikitzat hartu izan zen beti.

Jarduera

Zikloa: Barne Begiradak - Hitzaldia
Elena Brockmann, Mari Fe Smitz
Maiatzak 10, 19:00etan (gaz.)


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: