Erakusketa honetan emakume artistek egindako lanak bildu dira, batez ere San Telmo Museoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetakoak. Helburua da hausnarketa bat sustatzea horietako asko ezezagunak egiten zaizkigun arrazoien inguruan.
Baginen. Pintoreak, ehungileak, zeramikagileak, eskultoreak, ilustratzaileak, jostunak… Beti izan dira sorkuntzan lan egin duten emakumeak. Aldiz, gutxi izan dira Artearen Historiak aitortu dituenak. XVIII. mendetik, diziplina sortu zenetik, gabezi honen arrazoiak emakumeen ezaugarriei atxiki nahi izan zaizkie, biologiarekin lotuz: sortzeko ahalmena umeak izatean joaten zitzaiela argudiatuta, edo natura emozionalekoak izanda, arrazoiaren bikaintasunera iristeko ezintasuna zutela baieztatuz.
Azken urteotan, ordea, emakume askok egindako lanak ezagutzera eman dira, eta “emakumeen arazotzat” hartzen zena, “Artearen Historiaren arazoa” dela argi geratu da. Beraz, zeintzuk izan dira emakumeak baztertzera eraman duten Artearen Historiaren logikak?
Logika horien barnean museoek eta bilduma publikoek paper esanguratsua betetzen dute. Haiek dira artista batzuen ikusgarritasuna bermatu eta ikerketa bultzatu dezaketenak; aldi berean, haiek dira diskurtso kanonikoak berresteko edo zalantzan jartzeko ahalmena dutenak ere. Mendeetan diskurtso patriarkalaren parte izan ostean, museo asko ari dira egun sistema horretan bete duten rolaren inguruan gogoeta egiten.
Bagara. Berrikuspen honen barnean kokatzen da erakusketa hau. San Telmo Museoa eta Gipuzkoako Aldundiaren bildumetatik abiatuta, emakumeek egindako lanak jaso, erakutsi, eta hauetako asko ezezagun izatearen zergatietan hausnarketa bultzatu nahi dugu. Horretarako, proiektuan zehar hainbat aspektu eta esparru ezberdin arakatu eta aurkezten ditugu: bildumaren eraketaren nolakotasunak, arte sistemaren legitimazio arauak eta moduak, hezkuntza eta profesionaltasunaren arteko talkak, arte sistema eta historiografiatik euren lana baztertzeko erabilitako tresnak eta sor daitezkeen genealogia berriak. Ez omen ginen artearen historian, baina bagara; ez omen ginen museoetan, eta bagara.
Ez omen ginen artearen historian, baina bagara; ez omen ginen museoetan, eta bagara.
Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, esker.
Publiko orokorrarentzat programatutako bisitak:
Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez.
Eskolentzat eta aisialdi taldeentzat, hitzordua hartuta: 943 48 15 61, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ezagutu Baginen Bagara hainbat protagonistaren eskutik. Bisita gidatu bereziak begirada berezi batetik.
2022ko martxora arte, museoak hainbat jarduera antolatu ditu erakusketaren inguruan: hitzaldiak, zinema, haurrentzako tailerrak... Kontsulta ezazu Baginen Bagararen agenda osoa.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: