NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Osasun krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan zabaldu da, eta hala mantenduko da besterik esan ezean.

Informazio gehiago

Erakusketa honetan ikus daitezke HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa irabazi duen proposamena eta epai-mahaiak hautatutako lan nabarmenak. Lehiaketaren laugarren edizio honetan txokolate-ontzia berrinterpretatu dute hautagaiek.

  • Gastro-kultura gunean
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Doan
Nahua, proiektu irabazlea
Txokolate-ontzia
Erakusketa

Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, ildo honetan ikerketa sustatzen da batetik, eta, bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen da, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaldu ere.

Aurten, parte hartzaileek txokolate-ontzia berrinterpretatu behar izan dute, Euskal Herrian erabili izan den sukaldeko tresna txokolatea irabiatu eta prestatzeko.

Nahua, proiektu irabazlea

Erakusketan NAHUA lana ikus daiteke, June Lizaso Odriozolak eta Marta Loidi Urquizuk landutakoa; horrekin batera epai-mahaiak nabarmedutako lan hauek ere daude:

  • Nora Gondat Unzalu, Eider Sanchez Imaz (MOKAMA)
  • Aitor Marauri Jauregui, Oier Arevalillo Labayen (LATXOKO)
  • Maitane Urkiola Martinez, Ane Barandiaran Lopez de Audicana (EDONORA)
  • Malen Deniz Ayerbe, Mireia Elexpe Román (GOXOKO)
  • Miren Loiti Jaca, Ibone Aboitiz Anakabe (GOXOPOT)
  • Paula Iglesias Izcue, Eider Gabirondo Lopez (IKATZ)
  • Arrate Serrano Otadui, Uxue Cabañes Iturbe (K'AKAW')

Bitamine Faktoria da lehiaketaren antolatzailea San Telmo Museoaren, Mondragon Unibertsitatearen, Ibili Menaje enpresaren eta Rafa Gorrotxategi gozogile eta txokolate-egilearen laguntzarekin. Erakunde horietako ordezkariek osatu dute epaimahaia

Txokolate-ontzia San Telmo Museoan

San Telmo Museoko erakusketan hiru txokolate-ontzi daude ikusgai. Lehenengoa XVIII. mendekoa da eta Ilustrazioari eskainitako gunean ikus daiteke, Aztarnak oroimenean atalean. Beste bi aleak Tradizioak bizirik dirau atalean daude, antzinako baserriko sukaldearen birsorkuntzan, bere jatorrizko testuinguruan, alegia.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: