NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea

Erakusketak 150 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenengoak "gerrako albuma" du ardatz, eta haren edukirik nabarmenena Euskal Herriko bonbardaketen ondorioen argazkiak dira; bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak, nostalgikoak agian, ditu ardatz. Juantxo Egañak eta Lee Fontanellak egin dituzte komisario lanak.

  • 2021eko otsailak 18 - maiatzak 23
  • Museoko bazkideentzako irekiera: otsailak 17, 13:00-20:00
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Bisita gidatuak
Bizkaiko frontea. Sigfrido Koch Bengoechea
Errepublikako eskuadrila Ebroko frontean. Sigfrido Koch Bengoechea
Gernika. Sigfrido Koch Bengoechea
Iratzea jasotzen. Sigfrido Koch Bengoechea
Laiariak. Sigfrido Koch Bengoechea
Saregileak. Sigfrido Koch Bengoechea

Katalogoa

Erakusketaren oinarria Sigfrido Koch Bengoechearen argazki lana da, XX. mendearen hasieran Donostiara bizitzera etorri zen Willy Koch Schöneweiss argazkilariaren lau seme-alabetatik bigarrena. Bere familiak 2019an argazki-artxiboa eman zion dohaintzan museoari eta erakusketa hau hortik sortu da. Museoko kaperetako bitan aurkeztua, lehen aretoa "gerraren albumari" eskainia dago eta bigarrena País Vasco: Guipúzcoa liburuari.

Gerrako albuma

Gerra Zibilaren argazki argitaragabeekin osatutako album bat. Horretatik 90 bat irudi erakusten dira, garai hura dokumentatzeko balio duen material gehigarriarekin batera. Albuma oraindik editatu gabeko aurkikuntza bat da, eta Espainiako Gerra Zibilean interesa duen pertsona ororentzat balio handia du.

Atal honen edukirik nabarmenena dira Franco jeneralaren indarrak babestu zituzten Abiazio Legionarioak (Italia) eta Condor Legioak (Alemania) Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten argazkiak. Bertan, suntsitutako herrien irudiak daude, hala nola, Zornotza, Artxanda, Durango, Galdakao eta Gernikakoak. Horiez gain, espazio honetan Pablo Murga eta Alejandro Goicoechea ingeniariek proiektatutako Burdin hesiaren argazkiak daude. Bilboren defentsarako babes-sistema bat izan zen Gerra Zibilean, 180 bunker ingurukoa.

País Vasco: Guipúzcoa

Bigarren aretoak 1948an argitaratutako País Vasco: Guipúzcoa liburuko 65 irudi inguru erakusten ditu, izaera bukolikoa dutenak.

1948an Bilbon Huecograbado Arte enpresan inprimatu zen luxuzko liburuaren originalak dira. Liburuak 143 argazki ditu eta, besteak beste, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen ditu. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik.

Bi ataletan, material osagarri gisa, garaiaren testuinguruan kokatzen laguntzen duten hainbat elementu aurkezten dira, hala nola aldizkako argitalpenak edo beste artxibo batzuetatik eta erakundeen eta partikularren funtsetatik ekarritako argazkiak.
Katalogoa eta jarduerak

Bisita gidatuak

Otsailaren 27tik aurrera.

  • Astearteetan: 11:30 (cas) + 19:00 (eus)
  • Larunbatetan: 11:30 (eus) + 19:00 (cas)

Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez.

Jarduerak

Museoak erakusketarekin lotutako hainbat hitzaldi eta jarduera antolatu ditu erakusketan ikuspegi ezberdinetatik sakontzea ahalbidetuko dutenak.

Jarduera guztiak doakoak dira, baina beharrezkoa da lekua erreserbatzea museoaren webgunean.

Ikusi hemen jardueren xehetasunak


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: