NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Urgullen magalean. Donostiako estanpak

Osasun krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan zabaldu da, eta hala mantenduko da besterik esan ezean.

Informazio gehiago

Erakusketa honetan aurkezten diren grabatu eta piezek Donostiako Urgull mendiaren protagonismoa erakusten dute, hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoaren lekuko. Horietako gehienak, San Telmo Museoarenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira (Euskal Itsas Museoa, Zumalakarregi Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunea), eta batez ere Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Zentroan, kontserbatzen den ondare garrantzitsuaren aukeraketa bat dira.



  • 2020ko urriak 10 - 2021eko urtarrilak 17
  • Museoko bazkideentzako irekiera urriaren 9an.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
St. Sébastien (Guipuscoa), 1823 – 1824. C. Le Camus. Litografia
Sanct. Sebastianum... XVI. Joris Hoefnagel. Grabatu koloreztatua.
Saint Sebastien, Saint Sebastian, 1826 – 1832. Justin Taylor. Grabatu koloreztatua

Donostia XVI. mendean Urgull mendiaren babesean sortutako hiribildu txiki gisa dago irudikatuta, itsasoz eta hareatzez inguratuta. Ordutik XIX. mendearen amaierara arte, Urgull mendia bertakoek eta atzerritarrek hiriari buruz egiten dituzten irudikapenen protagonista da, defentsarako gotorleku bezala betetzen duen paperak hiribilduaren nortasuna eta garapena markatzen baititu.

Grabatua lau mende baino gehiagoz izan zen Europan irudiak modu masiboan zabaltzeko zegoen bide bakarra; zurezko, metalezko edo harrizko xafla baten gainean marrazki bat grabatzeko eta ondoren paper gainean estanpatzeko teknikak irudi anitz eta berdinak erreproduzitzeko aukera eman zuen XIX. mendearen amaierara arte, garai horretan argazkigintzaren agerpenak egoera hori aldatuko duelarik.

Irudi horiek pentsamenduaren hedapenerako tresna garrantzitsu bihurtu ziren; liburuak eta argitalpenak ilustratzea izan zuten helburu nagusi, nahiz eta adierazpen artistikorako modu bat ere izan ziren.

Erakusketak sei atal ditu (Lehenengo irudikapenak, Bidaia erromantikoa, Gerra-garaiak, Hiria hazten, Eguneroko bizitzako estanpak, Udaldia eta Grabaketa tailerra), eta horietan 80 bat grabatu erakusten dira, XVI. mendetik XIX. mendera bitartekoak, azken horrek garrantzi berezia duela.

Gainera, erakusketan zehar hainbat interesgune sortu dira, fokuak eta lupak. Alde batetik, fokuek atal bakoitzean bertan lantzen den gaiaren aspektu bati buruz hitz egiten dute: emakume bidaiariak, militarrak eta ilustratzaileak, bideko bizitza... Bestalde, lupek grabatuen xehetasun gehiago ematen dituzte, bereziki interesgarriak, anekdotikoak edo beste arrazoiren batengatik arreta merezi dutenak.

Grabaketa tailerra

Erakusketaren azken atalean artista garaikideen eskutik grabatu-teknikak (serigrafia, kalkografia, xilografia eta litografia) ezagutzeko aukera izango da. Artista horiek, Mikel Ruiz Pejenautek, Xare Alvarezek, Ainize Txopiteak eta Julen Agirrek, erakusketak zabalik irauten duen denboran, paisaiari eta Donostiari buruzko sorkuntza-proiektu bat garatuko dute. Emaitza teknika ezberdinekin egindako lau grabatu dituen karpeta bat izango da.

Espazio horretan, grabatuarekin lotutako hainbat material dago, hala nola, torkulu bat, plantxak, gubiak eta burilak, grabatu-teknikei buruzko tintak eta gidak. Hori guztia José Luis Noain grabatzaileak lagata egin da, zeinak eskura duen eta normalean lan egiten duen materiala utzi baitu erakusketarako.

Jarduerak

Gaiaren ikuspegi historikoa eta garaikidetasuna, hiriari buruzko egungo ikuspuntua, hitzaldi, mahai-inguru, musika eta bisiten bidez eskainiko da

OHARRA: Jarduera gehienak doan dira, baina aurrez webgunearen bidez lekua erreserbatu behar da.

Hau da jarduera programazioaren laburpena; ikusi hemen jardueren inguruko xehetasunak.

Hitzaldiak eta mahai inguruak

  • Miradas al paisaje del siglo XIX. Viajeros, militares e ilustradoras; Mikel Alberdi. Urriak 13, 19:00 (cas)
  • La ciudad: preguntas desde la historia; José Ángel Achón. Urriak 20, 19:00 (cas)
  • Panorama, Ricardo Cases. Urriak 31, 12:00 (cas).
  • La ciudad: Propuestas para el futuro; Milica Matovic, Roberto San Salvador del Valle, Santiago Peñalba. Azaroak 10, 19:00 (cas).
  • Grabatua landu duten zenbait euskal artisten gaineko begirada bat; Andere Larrinaga Cuadra. Azaroak 24, 19:00 (eus).
  • Grabatu teknikak; Maite Martínez de Arenaza. Urtarrilak 12, 19:00 (eus).

Zeharkako begiradak bisita gidatu bereziak

Esparru ezberdinetako pertsonek bisita gidatu bereziak eskaintzen dituzte erakusketei beren ikuspuntua gehituz.

  • Mikel Alberdi. Urriak 29, 18:00 (cas)
  • Usoa Zumeta. Azaroak 5, 18:00 (eus)
  • Mikel Alberdi. Azaroak 12, 18:00 (eus)
  • Maite Martínez de Arenaza. Azaroak 19, 18:00 (cas)
  • M.ª José Noain. Urtarrilak 7, 18:00 (cas)

San Telmo zure kasa

Erakusketaz era autonomoan gozatzeko proposamenak, familiei zuzenduta.

  • Azaroak 6. Urgullen magalean. Estanpazio tailerra.
  • Azaroak 20 Noviembre. Urgullen magalean. Pista jokoa.

Kontzertua

  • Ciklus Ensemble. 2021ko urtarrilak 14, 20:00. 3 €

Bisita gidatuak

Urrian (urriaren 17tik hasita)

  • Asteazkenak: 10:30 (cas) + 18:00 (eus)
  • Larunbatak: 10:30 (eus) + 18:00 (cas)

Azarotik aurrera

  • Astearteak: 10:30 (cas) + 18:00 (eus)
  • Larunbatak: 10:30 (eus) + 18:00 (cas)

Erakusketa dela eta, bestalde, museoak Civitates Orbis Terrarum-en jatorrizko irudiaren edizio mugatu baten estanpazioa eskatu dio La Tallerri, eta karpeta batean salduko dira.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: