NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Milaka eskuren isilpeko lana

Irudiak mundua definitzen eta aurkezten digun garai honetan Milaka eskuren isilpeko lana gizarte problematika zehatz batetik abiatzen den proiektu artistikoa da, etxeko langile diren emakume migratzaileei erreparatzen diena. Izan ere, haiei buruz ezer gutxi baitakigu egiten duten lanaz harago.


  • 2020ko martxoaren 4tik maiatzaren 10era.
  • Luzapena: ekainaren 30era arte.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Laborategia
  • Doako sarrera
"Milaka eskuren isilpeko lana", Joseba Bontigui
"Milaka eskuren isilpeko lana"
"Milaka eskuren isilpeko lana", Joseba Bontigui

 

 

Erakusketa honek Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Etxeko Emakume Migratzaile Langileen bizipenak eta aldarrikapenak ezagutzeko aukera ematen digu. Bakardadez beteriko errealitate mingarria da hau, ikusezina eta zaintza beharra duen gizarte zahartuarentzako deserosoa.

Topaketa eta hausnarketa gune den honetan pertsona horien nortasuna, aurpegiak eta orain arte ezkutatuta izan dituzten istorio pertsonalak ezagutzeko aukera izango dugu.

Milaka eskuren isilpeko lanak aldi berean bi bide garatzen ditu; batetik, argazki proiektu baten sormen prozesua, Joseba Bontigui argazkilariaren parte hartzearekin, eta, bestetik, zentzua ematen dion benetako helburua: aurrez aurre begiratzera ausartzen ez garen errealitate sozial bat erakustea. Proiektua SOS Arrazakeria Gipuzkoak 2019an egindako Jatorri Atzerritarreko Emakume Etxeko Langileak; egoera sozio-laborala eta zainketen arloko diskriminazioa txostena argitaratu ondoren sortu zen.

Erakusketa bizia

Proposamenak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako emakume etxeko langileen kolektiboaren inplikazio aktiboa du. Alde batetik, proiektuaren prestaketan bertan izan da parte hartzaile, eta protagonisten ekarpenak jaso ditu. Bestalde, erakusketa aurkezten den espazioa ere parte hartzerako lekua izango da, hainbat jardueraren bidez, eta horrela, Laborategia, museoa, kolektibo hori osatzen duten emakumeen topagune eta ezagutzarako gune bihurtuko da. Topaketa horien ondorioz, material berriak sortuko dira, eta zabalik dagoen denboran txertatuko dira erakusketan.

Azkenik, espazioa ere proiektuaren alderdi artistikoaren garapenari lotzen zaio, aretoko gune bat estudioa bihurtuko baita, eta bertan aurrerago erakusketara gehituko diren argazkiak aterako baitira.

Jarduera egitaraua

Erakusketarekin lotutako jarduera programa hiru topaketekin, bi mahai-ingururekin eta kontzertu batekin abiatuko da. Hala ere, eskaintza proposamen berriekin osatzen joango da. Informazio eguneratua webgunean egongo da eskuragarri erakusketaren inguruko jardueren atalean. Horrez gain, nahi izanez gero, buletin elektronikoaren bidez agenda posta elektronikoan jasotzeko aukera ere badago, informazio eguneratuenarekin.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: