Tentazioa, bekatua eta deabrua. Hiruren artean, pintore flandestarrek eta, bereziki, Brueghel bezalako maisuek, osatzen dute energia adierazkor, laztasun eta mugarik gabeko irudimenarekin zutik jarri zuten unibertso artistikoaren "hari gorria". Gaur egun, erakusketan, hori Antoine Roegiers artista belgikarrak suspertzen du XVI. eta XXI. mendeen arteko ispilu joko batean.
Tentazioa, bekatua eta deabrua. Hiruren artean, pintore flandestarrek eta, bereziki, Brueghel bezalako maisuek, energia adierazkor, laztasun eta mugarik gabeko irudimenarekin zutik jarri zuten unibertso artistikoaren "hari gorria" osatzen dute. Hori gaur egun Antoine Roegiers artista belgikarrak suspertzen du XVI. eta XXI. mendeen arteko ispilu joko batean.
Izan ere, pintore flandriar eta alemaniarrek — Bosch edo Bruegeldarren dinastia — aztertu zuten gai hau adierazmen, ausardia eta energia espresibo handienarekin, eta genero artistiko bihurtu zuten. Eta gutxi iraun bazuen ere (mende bat baino gehixeago), hain distiratsua izan zen oraindik ere haien irudiak harrigarriak, enigmatikoak eta eskuraezinak izan arren, modernotasun liluragarri bat eskaintzen digutela.
Bruegelen mundua ez da existitzen, ez da inoiz benetakoa izan. Gaur egun mundu “birtuala” dela esango genuke. Bada, bostehun urte geroago, Antoine Roegiersek (Braine-l’Alleud, Belgika, 1980) aztertuko du dimentsio “birtual” hori. Parisko École des Beaux-Arts-en trebatutako artista da belgikarra, teknika digitalak sortzaileen zerbitzura jartzen dituen bitarteko berriekin, “baina Louvre aurrean duela”. Flandriako pintoreen askatasun eta modernitateak bereziki liluratua, Roegiersen lanak sakontzen du, bere jatorri belgiarrari leial, Bosch eta Bruegel bere maisu handiak dituen Herbehereetako tradizio piktoriko horretan, gaur egun arte Magritte, Broodthaers edo Jean Fabre bezalako egile ospetsuekin jarraitzen duena.
Roegiersek Bruegel maisuaren aurkikuntza bisualik handiena esploratzea du helburu: ekintzaren aldiberekotasuna. Bere estanpetan, dena aldi berean gertatzen da: minigertakarien sinkronia, mikrorrelatoen ugaritasuna, paisaia betetzen duten eszenen patchwork-a, sakontasun handia ematen diona, eta lehen, bigarren, hirugarren eta azken terminoetan kokatzen dena — bederatzi plano gainjarriraino —, “hostopil bat balitz bezala”. Roegiersek sakontasun hori berrasmatzen du, grabatuak itxurazko ilusioz baino ematen ez duen hirugarren dimentsio hori, estanparen bi dimentsioko azalera zulatuz.
Valladolideko Eskultura Museo Nazionalak, San Telmo Museoak eta Asturiaseko Arte Ederren Museoak antolatutako erakusketa.
Bisita gidatuak doan dira, baina aurrez izena eman behar da bi bide hauetako batean: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 943 48 15 61 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00 artean).
Martxoaren 13tik aurrerakoak bertan behera geratu dira coronavirusa dela-eta.
Hitzaldiak
- Martxoak 18, 19:00. María Tausiet, El diablo probablemente. Tentaciones, deseos, pecados capitales.
- Apirilak 28, 19:00. Margarita Pintos, La religión con gafas violetas.
- Maiatzak 6, 19:00. María Bolaños, El arte de la tentación. Paisajes infernales en el siglo XIV.
Famientzako sormen tailerrak: Itsusi eta gaizto. Otsailak 29, martxoak 21 eta apirilak 4, 17:00
Zinema: Maiatzak 15, ostirala, 19:00 Simón del desierto, 1965. Luis Buñuel.
Martxoaren 13tik aurrerakoak bertan behera geratu dira coronavirusa dela-eta.
Zeharkako begiradak bisita gidatuak
- Martxoak 12, osteguna, 18:00. Edorta Kortadi, Donostiako Elizbarrutiko Museoaren zuzendaria eta arte kritikaria. Gaztelaniaz.
- Apirilak 2, osteguna, 18:00. Imanol Querejeta, psikiatra. Euskaraz.
- Maiatzak 14, osteguna, 18:00. Mari Carmen Alonso Pimentel, artearen historian aditua. Gaztelaniaz.
Programatutako bisita gidatuak (martxoaren 7tik aurrera). Astearteetan eta larunbatetan: 11:00etan euskaraz + 18:00etan gaztelaniaz Doan, museorako sarrera eskuratuta
Hezkuntza: Bisita gidatuak DBH, Batxilergo eta helduentzat. Informazio eta erreserbak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / edo 943 48 15 61 (12:00-14:00).
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: