NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Euskara ibiltaria

Euskara ibiltaria erakusketaren irudia

"Euskara ibiltaria" erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu. Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.


  • 2019ko azaroaren 29tik 2020ko otsailaren 23ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Laborategia.
  • Sarrera doan
Euskara ibiltaria
Euskara ibiltaria
Euskara ibiltaria
Mintzamena pertsonok dugun ezaugarririk gizatiarrena den bezalaxe, hizkuntza bat herri baten nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa da. Hizkuntza baliatuz gizakiok emozioak, desirak eta baloreak adierazten ditugu. Hori gutxi balitz legez, hizkuntzaren bidez harreman sozialak gauzatu, eta ohitura kultural eta sozialak transmititzen dira. Mundua ulertzeko daukagun ikuspegiaren isla da hizkuntza, kultura-adierazpenen eramailea eta nortasun-adierazle nagusienetakoa. UNESCOk berresten duen bezala, oso harreman estua dago kulturaren, hizkuntzaren eta herri batek duen mundu-ikuskeraren artean.

 

Ongi etorri, bada, Euskara Ibiltaria erakusketara, euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko barrutira. Erakusketa honek Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du oinarri, Euskaltzaindiaren sorrera-urteetatik beti-betiko asmoa izan dena. Asmo hori gorpuzten dihardu euskararen akademiak azken urteotan eta honako hau pauso bat gehiago da egin beharreko ibilbidean. Euskal hiztunen prestasunari esker, euskararen herri-hizkeren aniztasuna eta aberastasuna izan dira euskarak bizirik jarraitzeko lehengai nagusiak.

Ausartu hegan egiten

Azpeitiko lore artetik hegaka ateratzen den tximeleta, esaterako, txipillota bihurtzen da Getxora heltzen denean; mariposa bilakatzen da Mañarian eta Anizen; eskabi Zeanurin; mixirrika Orion; mitxiligote Elgoibarren; jangoiko mandaturi Donamarian; txipiriton Ezkurran; pinpilinpauxa Leitzan eta xintxitoil Mugerren. Bidaia bukatzeko, yinkoain oiloa eta papilluna Izturitzeko eta Domintxaineko lilietan pausatzen da. Modu berean egingo duzu, bisitari, zure bidea erakusketa honetan, mapaz mapako ibilbidean euskararen berba-mintzoen jabe eginez.

Erakusketa birtuala

Ikusi erakusketa birtuala Euskaltzaindiaren webgunean.

***

Antolatzaileak: Euskaltzaindia, San Telmo Museoa

Babeslea: Laboral Kutxa

Jarduerak

Euskararen eguna: Euskara hitzez hitz ahoz aho. Azaroren 29tik abenduaren 4ra.
Jarduera sorta antolatu dute San Telmo Museoak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera Euskalzaleen Elkarteak eta Mintzanetek. Horien artean daude: Goazen! telesaileko aktoreekin solasaldia, Ainhoa Larrañagaren kontzertua, Telmo Esnalen hitzaldia, Erraiak eta Margolaria dokumentalen emanaldia, bertso emanaldia Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Koldo Izagirrerekin...

Joxe Azurmendi Kongresua: Euskal pentsamenduaren ur-jauzia. Abenduak 11-13.

Bertso emanaldia: Neretik; Andoni Egaña, Jon Ostolaza. Urtarrilak 31

Familia tailerrak:

abere ba

Hezkuntza

Museoak doako bisita gidatu dinamizatuak eskainiko ditu DBH eta Batxilergo mailetaako, eta heldu taldeentzat.

Erreserba zerbitzua.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: