NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia

diChroma Photographyren erakusketa honek argazkilaritzaren historiari omenaldia egiten dio argazkilari baten jenioaren eta bere musaren bidez. 2013an Sandro Millerrek erabaki zuen proiektu bat garatzea bere ibilbideari forma ematen lagundu zioten gizon-emakumeak omentzeko. Argazkilaritzako irudi ikonikoak hartu eta John Malkovich aukeratu zuen horiek emulatzeko.


  • 2019ko irailaren 13tik azaroaren 17ra.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Laborategia
  • Doako sarrera
Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia
Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia
Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia
Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia
Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia
Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia

Hamasei urte zituela, Irving Penn-en lana ezagutu ondoren, Sandro Millerrek argazkilaria izan nahi zuela jakin zuen. 30 urte baino gehiago igaro ondoren, bere bezero-zorroa ikusirik (Forbes, Coca-Cola...), munduko publizitate argazkilari onenen artean duen lekua berretsi du Sandrok. Publizitatearen munduan lortutako arrakastak bere proiektu pertsonalekin jarraitzeko aukera eman dio, hala nola, Malkovich, Malkovich, Malkovich: Argazkilaritzako maisuei omenaldia erakusketarekin.

2013an, bere karreran eragina izan duten argazkietako gizon eta emakumeak omenduko zituen proiektu bat egitea erabaki zuen Sandrok. 35 argazki hautatu zituen berregiteko, eta ondoren Malkovichekin harremanetan jarri zen, zeinak berehala onartu zuen proiektuan parte hartzea. Beste askoren artean, erakusketak honako pieza hauek biltzen ditu: Irving Penn-ek Truman Capote-ri izkina batean egindako argazkia; Bert Stern-ek Marilyn Monroe-ri egindako argazkiak; ama emigratzailearen irudia, Dorothea Lange-rena; Robert Mapplethorperen autoerretratua errifle batekin; John Lennon eta Yoko Ono-ren irudi ikonikoa, Annie Leibovitz-ena; Diane Arbus-en esku-granada bat duen mutil baten argazki klasikoa, edo Richard Avedon-en erlezaina.

XXI. mendeko aktore amerikar onenetakotzat jotzen dute John Malkovich. Malkovich, Malkovich, Malkovich: Argazkilaritzako maisuei omenaldia proiektuan bere izaera kameleoikara erakusten du, Albert Einstein, Che Guevara, John Lennon eta Andy Warhol bihurtuz. Bere trebetasun handiari eta Sandro Millerren argazkirako begi onari esker, proiektu honek argazkilaritzaren historiari omenaldia egiten dio, argazkilariaren eta bere musaren talentuaren bitartez.

diChroma Photography-ren erakusketa.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: