NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia

1939ko udan Donostiako Musika Hamabostaldiko lehen edizioa abiatu zen, Europako musika jaialdi zaharrenetako bat, publikoaren errespetu eta txera izan duena eta baduena oraindik ere.

Erakusketa honek erakusten ditu jaialdiak gaur egun duen forma eman dioten aspektu sozialak eta Mikel Arce soinu-artistaren instalazioak. Hori dena da irudi eta soinu kaleidoskopio honen parte, musika ulertzeko era bat islatzen duena: komunikatzen duen musika, mugak zeharkatzen dituena, hunkitu egiten duena, sortzen duena eta poza ematen duena. Partekatutako historia bat.


  • 2019ko uztailaren 11tik irailaren 1era
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Laborategia
  • Doako sarrera
"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia" erakusketa
"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia" erakusketa
"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia" erakusketa
"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia" erakusketa
"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia" erakusketa
"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia" erakusketa

Antzoki edo auditorio batean bizi izandako magiaz harago, Hamabostaldiak musika ulertzeko era bat dakar. Komunikatzen duen musika, mugak gainditzen dituena, hunkitzen duena, sortzailea eta ilusio pizle dena, eta hori islatu nahi du erakusketak.

Erakusketa bost ataletan dago egituratua: lehenengoan, musikaldiaren historiari begiratu orokorra egiten zaio eta jaialdi hau berezia egiten duten alderdiei erreparatzen zaie. Izan ere, Donostiako Musika Hamabostaldiak aurten ditu 80, eta horietatik, 40 diktadurapean bizi zituen eta ondorengo 40ak demokrazian, eta ibilbide horretan bere izaera ere joan da aldatzen. Elite izaerarekin jaio arren, lortu du publiko zabalarengana iristea gaur, eduki, agertoki eta planteamendu irekiei esker.

Urte hauetan guztietan, Europako musika jaialdi antzinakoenetako bat den honek lortu du mantentzea garaiak zailak izan arren eta gora-behera politikoen gainetik. Berezitasuna da baita ere Hamabostaldian musika koralak duen garrantzia, bere inguruko gizartean antzeman daitekeen berezitasunari erantzuten diona ziurrenik. Eta azkenik, sareak sortzeko ahalegina azpimarratu behar da: musikarien arteko sareak, ekoizpen propioak egiteak sortzen dituenak...

Hasierako atal orokorraren ostean ondorengo lauak musikarekin zuzenean harremantzen dira eta lau mugimenduko sinfonia osatzen dute: opera, ahots-musika, dantza eta musika instrumentala.

Erakusketa osatzen dute Mikel Arce soinu artistaren instalazioek: Arbol schaefferiarra eta San Telmoren inguruneko transdukzioak: soinu-paisaia denbora errealean.

Lehenengoak Hamabostaldiko doinuak igortzen ditu aretoko puntu ezberdinetara eta bisitariak harritzen ditu erakusketan zehar dabiltzanean; bigarrenak, museoaren inguruko biosferaren egoera aldatzeko eta parte bat berrinterpretatzeko saioa da: Inguru hori argitzen duen argia, bertan den airea, eustazpi duen lurra, eta denbora errealean gertatzen diren aldaketak.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Donostiako Musika Hamabostaldia

Jarduera

Irekiera berezia

San Telmo Gaua: Donostiako doinua, 80. Musika Hamabostaldia

  • Abuztuak 24 | 20:30-24:00 
  • Libre, jarleku guztiak bete arte

 

80. Musika Hamabostaldiaren emanaldiak museoan

Azken urteetan ohikoa den gisa San Telmo Museoa musika jaialdiaren agertokietako bat izango da. Hauek dira museoan izango diren emanaldiak

Inaugurazio eguna: Abuztuak 1

Ostegun Musikalak San Telmon

Haurren hamabostaldia


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: