NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Arzak bere saltsan

Erakusketak ezagutzera ematen ditu sukaldari bat, Arzak; mugimendu bat, Euskal Sukaldaritza Berria; mahai asko, Alto Vinagreseko jatetxekoak 1897tik, eta idazle baten gogoeta, Hasier Etxeberria.

  • 2019ko martxoak 26 - Ekainak 16
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Doako sarrera
  • Laborategia
  • Komisarioa: Jankontuak

 

Arzak bere saltsan
Arzak bere saltsan
Arzak bere saltsan

“Arzak ez da sukaldari hutsa. Berak nahi izan ez arren, ikur bat da; sukaldaritzaren “aitalehena” izendapena baztertzen du, zaharkitua iruditzen zaiolako, baina badakigu betiko euskal sukaldaritzan sustraitzen eta Frantziatik eta puntako beste leku batzuetatik zetozen sukaldaritza-iraultzei besoak irekitzen jakin zuen mugimendu gastronomiko haren anaia handia dela.

Eta nahasketa hori guztia zabaltzen jakin zuen, goi-mailako sukaldaritzan aritzen zirenen artean ez ezik, baita herri-sukaldaritzan ere. Horregatik, pertsona ezaguna eta aitortua da, baita gastronomiaren elitetik kanpo ere.

Juan Mariren historia ardo-upategi batean hasi zen, bere aitona-amonekin, baina amaren oturuntza-jatetxean ikasi zuen janaria prestatzen eta hantxe hasi zen esperimentatzen, Euskadin mugarria izan zen garai batean, 70eko hamarkadan, askatasunaren ernetzean. Euskal Sukaldaritza Berria deiturikoa euskal gizarteak dena posible izan zitekeela amestu zuen garaian jaio zen...

Aukeratu ditugun Arzakeko 12 mahaiek historian zeharreko ibilbide bat osatzen dute; beti abangoardiakoa izan den jatetxe baten, sukaldari baten, Donostiaren eta gure herriaren bilakaeran zeharreko ibilbide bat.  Mahai bat tresna gisa erabiltzen den altzari bat da, bai, baina baita beste ikur bat ere; bizikidetzaren altzaria da, horren inguruan biltzen gara, lan egin, jan eta edaten dugu eta bizi gara.

Mahaiaren inguruko istorio horiek begirada ezberdin batekin kontatuko dizkigute Juan Mari bere ibilbidean zehar zaindu, gidatu, lagundu eta inspiratu duten emakumeek: amak, emazteak, alabak, baita bere jangelako buruek, partidako buruek eta sukaldeburuek ere.

Mahaiak eta musak, horixe da zuek nazioartean itzal handienetakoa duen gure herrikide baten aitorpen gisa egindako erakusketa honetan dastatzea nahi dugun konbinazioa.” Luisa López Tellería

Jarduerak

Erakusketa honen harira jarduera ugari antolatu dira, hala San Telmo Museoan nola Tabakaleran, Basque Culinary Centerren eta Donostian zehar:

San Telmo Museoan

  • Zeharkako begiradak bisita gidatuak Luisa Lopez, Aizpea Goenaga, Mikel Zeberio, Tatus Fombellida eta Xabier Gutierrezekin.
  • San Telmo pil-pilean ibilbide gastronomikoak museoko erakusketa iraunkorrean eta Laborategikoan.
  • Hitzaldia: El proceso creativo en el laboratorio de Arzak; Elena Arzak, Xabier Gutierrez, Igor Zalakain
  • Proiekzioak: Juan Mari Arzak, Etxe bat da mundua (Hasier Etxeberria, 2009) eta Mesas y musas. Emakumeak Juan Mariren bidaide (Oier Aranzabal, 2019).
  • Sutondoan gure saltsan familia tailerrak
  • Gu ere Arzaken ekimena: Arzaken ospatu diren eztei-bazkariak bertako historiaren parte dira. Zuen kasua bada eta museora argazkia ekartzen baduzue, erakusketan jarriko dugu. Erakusketa amaitzerakoan, Arzak jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko dugu. Argazkiak emailez Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali edo museoko harreran utzi.

Ikusi San Telmo Museoko jardueren xehetasunak

Tabakaleran

  • Erakusketa: Arzak. Mundua osoa lau koloretan margotua
  • Ardo dastaketak
  • Zinema: Babetten oturuntza.

Ikusi hemen Tabakalerako jardueren xehetasunak

Basque Culinary Center-en

Ikusi hemen BCCn eskainiko diren sukaldaritza tailerrak, Arzak eta Subijanaren sukaldaritzaren ingurukoak

Donostian zehar

Kaleko elkartasun ibilbidea
San Telmo eta Tabakalera artean Juan Mariren pintxo gustukoenak -arrautza frijituak eta pikilloko piperrarekin- dastatu ahal izateko postuak, Zaporeaken elkartasun proiektua babesteko.
Martxoak 31, apirilak 7 eta 14
Antolatzailea: Zaporeak


Arzak bat eskatu
Hiriko zenbait tabernatan Juan Mari Arzaken plater gustukoena den arrautza frijitu eta pikillo piperrez egindako pintxoak egongo dira.
Antolatzaileak: Hostelería Gipuzkoa, Instituto del Pintxo donostiarra,  Basque Tour, Zaporeak, Hoteles de Gipuzkoa.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: