Azken glaziazioan (duela 110 000-10 000 urte), Kantauri itsasoko ertza estepa zen, gaur egun gure mendietan inondik inora ikusterik ez dugun hainbat animaliaren bazkalekua: elur-oreinak, errinozero iletsuak, estepako bisonteak edo mamutak. Gizakiekin batera bizi izan baziren ere klima epeldu ahala desagertu ziren.
Baina nola jakin dugu animalia horiek gure lurraldean bizi izan zirela? Denboran kontserbatu diren hezurrek argi pixka bat ematen digute horren inguruan, tarteak Kiputz leizean aurkitutakoek.
Kiputz Mutrikun kokatutako leize bat da, orain dela 20.000 urtetik orain dela 14.000 urtera bitarte animalientzako tranpa natural bihurtu zena, bertan aurkitutako milaka hezur puskek frogatzen dutenez. Ohiz kanpoko aurkikuntza horri esker, penintsula osoko elur-orein (23) eta bisonte (18) multzo garrantzitsuenak berregiteko aukera izan da, baita 48 orein berriz osatzeko aukera ere.
Pieza horiek izango dira erakusketaren oinarria. Dagoeneko desagertu den fauna bat aurkezteaz gain, Euskal Herria estepako paisaia gisa erakutsiko da, azken glaziazioaren amaieran.
Altamirako frisoaren erreprodukzioak, bestalde, bisonte bat gorri-beltzean irudikatzen duena, desagertutako unibertso natural baten isla dakarkigu.
Gainera, Jesús Mari Lazkanoren 2014ko Todo lo sólido se desvanece en el aire II lanak laguntzen digu giro izoztu hartan kokatzen, denbora lerroen, batimetrien eta burutu den lan zientifikoaren inguruko azalpenen laguntzaz.
Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Museo Altamira, Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa), Aranzadi Zientzia Elkartea.
Komisarioak: Pedro Castaños eta Xabier Murelaga.
Kiputz. Un abismo en la Prehistoria; Pedro Castaños
Kiputz. Amildegia Historiaurean; Xabier Murelaga
Bisita-tailerrak LH eta DBHrako.
Informazio eta erreserbak: astelehenetik ostiralera, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 943 48 15 61 (12:00-14:00).
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: