NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia

Objektu aukeraketa baten bidez, horietako asko gure egunerokoaren parte izan direnak, erakusketak HFG ULMaren (Ulm-eko Diseinu Goi Eskola, 1953-1968) medotologia aztertu eta erakusten du. II. MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalarekin lotutako erakusketa honen beste atal bat EAIaren egoitzan dago, Santa Teresa komentuan.

  • 2019ko urriak 26 - 2020ko urtarrilak 12
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisarioak: Gillermo Zuaznabar, Neus Moyano

 

Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkartearen lankidetzari esker. Ikusmen urritasuna ez dutenentzako ere tresna erabilgarria izan daiteke.

Hochschule für Gestaltung Ulm (Ulm Goi Mailako Diseinu Eskola, 1953-1968) ezagunak jarraipena eman zion Weimar, Dessau eta Berlingo Bauhaus ezagunari. Max Bill pintore eta arkitekto suitzarra, Otl Aicher diseinatzaile eta eskultorea, eta Inge Scholl aktibista politiko eta kulturala zuzendari zituela inauguratu zuten, eta ekarpen erabakigarria egin zion diseinuaren historiari, garai bateko arte aplikatu eta apaingarrien eskolak nabarmen gainditu baitzituen.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europak diseinuari esker berregin zuen bere industria-sektorea. Ekonomia-eredu berri hartan, Braun konpainiak —Ulm Eskolaren eskutik lehenbizi, eta gero, bere diseinu-departamentu propioaren bitartez—, bere egiturak eta produktuak berritu, eta Mendebaldeko gizartearen eskura jarri zituen bere diseinuak. Hogeita hamar urte geroago, Braun konpainiaren proposamen estetikoa erreferentzia modura erabili zuten Apple konpainiako diseinatzaileek.

Sistemen diseinuak ekonomia industrialeko produkzio-premiei erantzutea zuen helburu. Gizarte garaikideak diseinuaren bitartez sorturiko ordenazio-sistemak behar ditu, arazo funtzionalak —eta, beraz, estetikoak— konpontzeko. Erabiltzaile-multzo handientzako soluzio baliagarriak sortzea da helburua.

SISTEMA: elkarri modu arrazionalean lotutako osagaien multzoa, objektu bat sortzeko edo haren garapenean laguntzeko gai dena. Etxeko altzariak, autoak, hirietako edota aireportuetako seinaleztapena, informatikaren edota telefoniaren alorreko komunikazio bisuala, horiek guztiak sistema gisa diseinaturik daude. Sistemek bizitza ordenatzen dute.

Erakusketa honen jarraipena Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan dago, Santa Teresa Konbentuan (Donostia)

Antolatzaileak: Mugak-Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala, Euskadiko Arkitektura Institutua, San Telmo Museoa

Jarduerak

Hitzaldia

  • Una conversación sobre la comida y la ciudad. Urriak 19.

Familientzako sormen tailerrak 

  • Arte & Diseinu, Maushaus. Azaroak 9 eta 16
  • Gabonetako haurrentzako tailerrak. Abenduak 26 eta urtarrilak 2

Zeharkako begiradak bisita gidatuak

  • Azaroak 14: Gillermo Zuaznabar.
  • Azaroak 28: Txema Garcia Amiano.
  • Abenduak 19: Xabier Zirikiain.

Ikusi jardueren informazio zehatza, hemen.

Bisita gidatuak

Asteartero eta larunbatero bisita gidatu programatuak egongo dira (azaroaren 2tik hasita eta abenduaren 12ean, 24an eta 31n izan ezik), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko ez da izena eman behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.

Taldeentzako bisitak lotu daitezke: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)

Eskolentzako: bisita gidatuak eta bisita-tailerrak LH, DBH, Batxilergoa mailetarako.

Erakusketa honen jarraipena Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan dago, Santa Teresa Konbentuan (Donostia)

Erakusketa honen jarraipena Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan dago, Santa Teresa Konbentuan (Donostia)


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: